Maila bakoitzari egokitutako informazioa
BIGARREN HEZKUNTZA
Eskola curriculumarekin lotutako bidai bat egingo dugu denboran zehar, Erdi Aroan hasi eta Industria Arora arte. Prozesu hori zergatik eta nola gertatu zen ulertuko dugu. Fisikaren, kimikaren, alderdi sozialen eta abarren inguruan ikasiko dugu, modu atsegin eta dibertigarrian. Bisita hau Mirandaola parkean hasiko da, Euskal Herriko Burdinaren Museoa eta Mirandaolako burdinola famatua martxan ikusteko. Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien ihes gela esperientzia bat egiteko aukera izango da. Helburu komun bat lortzeko, enigma batzuk ebatzi beharko dituzte, trebetasunak, ezagutza eta abilezia erakutsita.
Parketik herrigunera joango gara, Langileen Ibilbidea egiteko. Ibilbide horretan zehar, Euskal Herrira iritsi ziren milaka familien berri izango dugu, Industria Iraultzaren arrazoiak ulertuko ditugu eta XX. mendeko erdialdeko bizitza ezagutuko dugu, mekanizazioa, frankismoa, migrazioa edo emakumearen papera aztertuz, besteak beste.
Aiton amonen bizimodua ezagutzeko benetazko guneetan sartuko gara: aiton amonen etxea, eskola eta fabrika ezagutzeko aukera izango dugu.
Bisita gidatu honek material pedagogikoa eskaintzen du, egin aurretik eta ondoren erabiltzeko. Bisita egin aurretik, ikasleen ikusmina pizteko erabili daiteke; eta bisita amaitutakoan, bertan ikusitakoa errepasatzeko balio dezake.
Gaiak: energia berriztagarriak eta berriztaezinak, migrazioa, teknologia eta abar. Burdinolan ola-pintxoa eskainiko zaie ikasleei (txistorra eta ogia), edo beste zerbait, intolerantziarik badute.
Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien escape room edo ihes gela formatuan oinarritutako esperientzia bat egin daiteke. Enigmak ebatziz, dituzten trebetasunak, ezagutza eta abilezia erakutsi beharko dituzte, helburu komun bat lortzeko.
Nahi izanez gero, burdinolako bisita ingelesez egin dezakegu, baita scape-roomeko ekintza ere. Bisita hau oso egokia da atzerritik ikastetxeen arteko truke harremana duten ikasleentzat. Euskal Kulturan buru belarri sartzen direlako eta primeran pasatzen dutelako ikuskizuna ikusten eta olapintxoa jaten.