ALQUILER DE ESPACIOS

PELIKULETARAKO ESZENATOKIAK

Lenbur Lurralde Museoan iraganera eramaten gaituzten paisaiak, lekuak eta lokalizazioak ditugu. Antzinako garai historikoak birsortzea nahi baduzu, edo era guztietako ekitaldiak, konbentzioak edo kontzertuak egin, Legazpi da horretarako lekurik egokiena.

Ikus-entzunezko ekoizpenetarako: Legazpi eszenatoki aproposena izan daiteke XX. mendeko industria iragana birsortzeko. Chillida Lantokia eta Fabrika museoek paper-fabrikako kalean daude kokatuta, eta hori hoberen kontserbatutako industria kaleetako bat da.

1950eko Eskola eta Langileen Etxebizitza guneek aurreko mendearen erdialdera eramango gaituzten eszenatoki errealak eskaintzen dizkigute.

ATREZZO ETXEA

Gainera, esperientzia osatzeko, Lenbur Fundazioak dituen objektuen bilduma zabala alokatu daiteke. 

EKITALDIAK

Lenbur Lurralde Museoak hainbat instalazio ditu, erakunde publikoek eta pribatuek era askotako ekitaldiak eta ekintzak burutzeko aproposak, hala nola, hitzaldiak eta aurkezpenak, enpresa-bilerak, koktelak, gala-afariak, kontzertuak, publizitatea, argazki-erreportajeak, zinema, sari-banaketak, hitzaldiak, jardunaldiak, mahai-inguruak…

Alquiler de espacios para eventos

PARTE HARTU DUGUN PELIKULAK ETA SERIEAK:

Vitoria 3 de marzo. (Langileen etxebizitza eta Fabrika)

Ignacio de Loyola (Mirandaola burdinola)

Aitaren Etxea (Fabrika eta Langileen Etxebizita)

La Fuga (La fuga de Basauri) (Fabrika eta Langileen Etxebizita)

Érase una vez Euskadi (1950eko eskola)

El Internado (laborategirako, mediku kontsultarako eta ikastetxerako atrezzoa) 

Patria (hainbat atrezzo elementu)

Hil Kanpaiak (atrezzoa orokorrean, antzinako dendarako eta sukalderako) 

Lasa y Zabala (hainbat atrezzo elementu)

Jarri zaitez gurekin harremanetan: