Burdinolari itsatsita dagoen Mirandaolako kapera 1952. urtean eraiki zuten, eta 1580ko maiatzaren 3an gertatutako Burdinazko Gurutzearen miraria oroitzen du. Eraikinaren barru aldean Soler Blasco margolariak egindako freskoak ikus daitezke, baita 1580ko igande hartan burdinolako labetik atera zuten burdinazko gurutzearen erreplika ere. Maiatzaren 3ko hurrengo igandean meza ospatzen da kapera honetan, eta egun horretan, parrokian gordeta dagoen jatorrizko Mirandaolako Gurutzea eramaten dute prozesioan. Legazpiarrentzat leku kuttuna da, asko eta asko kapera horretan ezkondu direlako.

Capilla de Mirandaola

Bisitak eta tarifak

Mirandaolako kapera burdinola martxan ikuskizunarekin batera bisitatu daiteke.

Burdinola martxan ikuskizuna eta Ola-pintxoa

Helduak

7€

Haurrak (2-12 urte)

3€

Burdin Harana txartelarekin

3,5€

(Euskal Burdinaren Museora eta kaperara bisita libreak sartuta daude)

Bisita gidatua, burdinola martxan ikusi gabe

3,5€

Talde eta ikasleentzako bisita gidatua

Tarifak kontsultatu

Familia tailerrak

Olentzero

7€

Burdintxo

3,5€

Audiogida

Bisitarientzako audiogida zerbitzua dago, hainbat hizkuntzatan.

Beste hizkuntzetako gidariak

Bisitak frantsesez edo ingelesez egiteko aukerak kontsultatu.

Ordutegia

Aurrez hitzordua hartuta bakarrik bisitatu daiteke, 943 73 04 28 zenbakira deitu edo mirandaola@lenbur.com helbidera mezu bat bidali behar da

Zerbitzuak

Burdinola martxan ikuskizuna, banakako zein taldeko bisitak, audiogida, beste hizkuntzetako gidariak.

Nola iritsi

Mirandaolako kapera Mirandaola parkean dago. Kotxez iritsi daiteke bertaraino (turismo bulegoko aparkalekua) edo garraio publikoz.
(Ikusi aukerak)

Galeria

Zer gehiago aurkituko dugu Mirandaola parkean

Nola iritsi Mirandaola parkera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Legazpi eta Oñati elkartzen dituen errepidearen (GI-2630, km 5) ondoan dago. Mirandaola parkeak kotxe, autokarabana, autobus eta mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkalekua du. Aparkalekuan bertan autokarabanentzako zerbitzu gunea dago (ur gris eta beltzen hustuketa). 

Trena

Brinkolako geltokia: Mirandaola parketik 2,5 kilometrora, 32 minutu oinez.
Legazpiko geltokia: Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Autobusa

Autobusa Legazpiko hirigunean geratzen da, Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Junetorri

Herri-autobusa. Mirandaola parketik gertu geratzen da: Motxorron eta Zubitxon.

Taxia

Legazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Helbidea: Telleriarte auzoa, Telleriarte barreiatua, 8, 20230 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.03525, -2.33884

Mirandaolako kapera