Lenbur Fundazioaren fototekako funtsek Legazpiko argazki zaharrak jasotzen dituzte batetik, eta Euskal Herriko hainbat lantegiko argazkiak bestetik. Hauek dira ditugun funtsa garrantzitsuenak:

  • Lucio Vergara funtsa: Legazpiko antzinako 130 argazki, digitalizatutakoak eta gai ezberdinetakoak: Patricio Echeverria lantegiko kanpoko eta barruko argazkiak, Legazpiko kale eta eraikinen ikuspegi orokorrak, familia eta gizarte erretratuak. Argazkiak 1930 eta 1960 bitartean ateratakoak dira.   
  • Santi Gabiria funtsa: gai desberdinei buruzko 800 argazki, 1960 eta 1980 bitartekoak eta digitalizatutakoak: Gabiria sendiaren familia argazkiak, mendi irteeretako argazkiak, Santi Gabiriaren argazki estudioko argazkiak, erretratuak, Legazpiko jaiak, hirigintza… 
  • La Salle Eskolako Anaien funtsa: La Salle funtsako 528 argazki, digitalizatutakoak, Legazpiko Artzain Onaren ikastetxekoak. 
  • Digitalizatuak izateko partikularrek Lenburri emandako Legazpiko antzinako argazkiak: gai desberdinetako1.000 argazki baino gehiago.  
  • Patricio Echeverría funtsa: Patricio Echeverria enpresako antzinako 204 argazki, digitalizatutakoak.
  • Hainbat lantegiko antzinako argazkiak: Salvadora paper-fabrika, Alfa, Oria paper-fabrika, Amaroz paper-fabrika, Sefanitro, Aurrera, Sarralde, Araxes paper-fabrika, Galgo paper-fabrika…