Euskal Burdinaren Museoa Mirandaola parkean dago, birgaitutako industria eraikin batean. Burdinak Euskal Herrian izan zuen garrantzia eta haren historia ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. Horretarako, museoak maketak eta ikus-entzunezkoak jartzen ditu bisitariaren eskura, lurraldea beraren garapenean garrantzia izan duten alderdi teknologikoak, historikoak, zientifikoak, sozialak edo paisaiarenak ezagutu ditzan. Antzinako lanbide batzuk ezagutu ahal izango dira bertan, olagizonarena, meatzariarena edo ikazkinarena, besteak beste. Ikazkinak egiten zuen lanaren gogortasunaren lekuko, tamaina errealean egindako txondor bat ikus daiteke museoan. 

Museo del Hierro Vasco

Bisitak eta tarifak

Euskal Burdinaren Museoa egunero bisitatu daiteke, baina modu desberdinak daude

Bisita librea eta Mirandaola burdinola martxan

Helduak

7,5€

Haurrak (2-12urte)

5€

Burdin Harana txartelarekin

5€

Gidaririk gabeko bisita librea

2€

Talde eta ikasleentzako bisita gidatua

Tarifak kontsultatu

Familia tailerrak

Olentzero

7,5€

Burdintxo

5€

Audiogida

Bisitarientzako audiogida zerbitzua dago, hainbat hizkuntzatan.

Beste hizkuntzetako gidariak

Bisitak frantsesez edo ingelesez egiteko aukerak kontsultatu.

Ordutegia

Euskal Burdinaren Museoa asteartetik igandera bitartean dago irekita, 10:00etatik 14:00etara. Urtarrilean eta otsailean hitzordua hartu behar da aurretik.

Zerbitzuak

Banakako eta taldeko bisitak, audiogida, beste hizkuntza batzuetako gidariak, informazio-puntua eta turismo bulegoa, denda, WC, WC egokitua, haurrak aldatzeko gunea, irisgarria.

Nola iritsi

Legazpi eta Oñati elkartzen dituen errepidearen (GI-2630, km 5) ondoan dago. Kotxez erraz iritsi daiteke, aparkalekua dago bertan. Garraio publikoan joanez gero, Legazpiko edo Brinkolako tren geltokira joan behar da.
(Ikusi aukerak)

Galeria

Zer gehiago aurkituko dugu Mirandaola parkean

Nola iritsi Mirandaola Parkera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Legazpi eta Oñati elkartzen dituen errepidearen (GI-2630, km 5) ondoan dago. Mirandaola parkeak kotxe, autokarabana, autobus eta mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkalekua du. Aparkalekuan bertan autokarabanentzako zerbitzu gunea dago (ur gris eta beltzen hustuketa). 

Trena

Brinkolako geltokia: Mirandaola parketik 2,5 kilometrora, 32 minutu oinez.
Legazpiko geltokia: Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Autobusa

Autobusa Legazpiko hirigunean geratzen da, Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Junetorri

Herri-autobusa. Mirandaola parketik gertu geratzen da: Motxorron eta Zubitxon.

Taxia

Egazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Helbidea: Telleriarte auzoa, Telleriarte barreiatua, 8, 20230 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.036621, -2.337146

Euskal Burdinaren Museoa