Lenbur Fundazioaren funtsa museografikoak eta fototekako irudi gehienak enpresek eta, batez ere, partikularrek egindako dohaintzetatik datoz. Horien guztien lankidetza eskertu nahi dugu. Azken urteetan, 400 pertsona baino gehiagok gaur egun gure museoen parte diren objektuak edo argazkiak eman dizkigute. 

Gure funtsa museografikoa funtsa bizia da, gure museoak bezala, eta horregatik funtsa hori osatuko lukeen edozein dohaintza jasotzeko prest jarraitzen dugu.  

Dohaintzaren bat egin nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Fundazioaren dokumentazio zentroarekin