Legazpin 7 gune ditugu, eta 20 urtetik gora daramagu lanean eta berrikuntzan murgilduta, tresna erabilgarri eta dibertigarri bat izan nahi duen esperientzia bat sortzeko. Erdi Aroan hasita, industria gizarte baterainoko bidai bat egitea proposatzen dizuegu.

Besteak beste, gai teknologikoak eta sozialak, fisika, kimika, baliabide naturalak eta lanbideak landuko ditugu zeharka, beti ere, eskola curriculumeko helburuetan eta edukietan oinarrituta.

Esperientzia ahaztezina izango dela ziurtatzen dizuegu. Ikasleak txundituta geratuko dira burdinolako suarekin, olagizonekin eta Olentzerorekin, eta bikain pasako dute katean lan eginez, edo ihes gelen metodologian oinarritutako jokoarekin garunak urtuko dituzte, besteak beste.

Ferrería de Mirandaola - Legazpia

Ikasmaila bakoitzari egokitutako hezkuntza materiala eta jarduerak ditugu. Informazio gehiagorako jarri zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin

Burdinaren Haranean goiz pasa bat egiteko proposamenak, hezkuntza ikasturte bakoitzari egokituta

Gure gune desberdinak konbinatzea bisita borobil bat egiteko modurik onena da. Zure hautaketan laguntzeko, jarri zaitez gure hezkuntza zerbitzuarekin harremanetan, aukera onenen inguruan aholkatzeko prest egongo dira. Hemen hainbat proposamen egiten dizkizugu, baina formula ugari daude.  

LABURPENA

LEHEN HEZKUNTZA

Olentzero + 1950eko Eskola

Burdinola + Eskola

Burdinola + Fabrika + Chillida Lantokia + 1950eko Eskola

BIGARREN HEZKUNTZA

Burdinola+  Fabrika + Chillida Lantokia + 1950eko Eskola

BATXILERGOA

Burdinola + Fabrika + Chillida Lantokia + 1950eko Eskola

LANBIDE HEZKITEA

Burdinola + Fabrika + Chillida Lantokia

UNIBERTSITATEA

Burdinola + Fabrika + Chillida Lantokia + 1950eko Eskola

HELDUEN HEZIKEA

Burdinola + Fabrika + Chillida Lantokia + 1950eko Eskola

Material pedagogikoa

LEHEN HEZKUNTZA 1-2

Adin honetarako oso bisita aproposa da Olentzero Ikazkina eta 1950eko Eskola. Bi bisita hauek goiz baterako plan bikaina osatzen dute, herrigunean dagoen aisialdi gune batean amaitzeko. Udaletxeko plaza dago bertan, kotxerik gabeko gunea, arriskurik gabea. Jolas-parke estali bat ere badago, eta eguraldi txarra egiten badu, kristalez babestutako beste gune bat ere badago, han bazkaltzeko. Gainera, komun publikoak, iturri bat eta kafetegiak ere badaude, besteak beste.

LEHEN HEZKUNTZA 3-4

Adin honetarako, goiz baterako plan bikain bat proposatzen dizuegu. Lehenik, Burdinola tailerra egingo dugu: ikasleak txundituta geratuko dira hiru metroko altuera hartzen duen suarekin, burdinola martxan jartzean ateratzen den zarata ez dute inoiz ahaztuko. Bigarrenik, Euskal Burdinaren Museoan gai asko modu praktikoan eta dinamikoan ulertzeko gakoak emango dizkigute. Eta amaitzeko, herrigunera joango gara, autobusez bost minutu eskaseko bidaia eginda, han 1950eko eskola bisitatzeko. Eskolan barre egingo dugu, jolastu egingo gara, zigortu egingo gaituzte, eta gaurkoarekin zerikusirik ez duen hezkuntza mundu bat ezagutuko dugu.

Gaiak

Makina sinpleak, mea, energia hidraulikoa, besteak beste. Burdinolan ola-pintxoa eskainiko zaie ikasleei (txistorra eta ogia), edo beste zerbait, intolerantziarik badute. 

LEHEN HEZKUNTZA 3

Papera eta kartoia eta langileen ibilbidea.

LEHEN HEZKUNTZA 5-6

Plan paregabea dugu adin honetarako, eskola curriculumean ondo txertatzen dena. Erdi Arotik hasita, industria arora bidaiatuko dugu. Prozesu hori zergatik eta nola gertatu zen ulertuko dugu. Fisika, kimika eta gizarte gaiak landuko ditugu, besteak beste, era atseginean eta dibertigarrian. Bisita hau Mirandaola parkean hasiko da, Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola ezaguna ikusiz. Bisita magikoa da, eta haurrek konturatu gabe ikasiko dituzte zientziarekin eta historiarekin lotutako gauza asko. Amaitzeko, txistorrarekin eta baserriko ogiarekin egindako pintxo bat eskainiko digute olagizonek, Ze ona ! Jarduera hau amaitutakoan, autobusa hartu eta herrigunera joango gara, Langileen Ibilbidea ezagutzera. Bertan, ikasleen adin bereko 1950eko hamarkadako haur baten bizitzan murgilduko gara. Euskal Herrira milaka familia nola etorri ziren ezagutuko dugu. Industria iraultzaren arrazoiak ulertuko ditugu, mekanizazioa nola sartu zen eta horrek pertsonentzat zer suposatu zuen ezagutuko dugu.

Tailerrak oso dibertigarriak dira, eta 6. mailakoei zuzenduta, escape room edo ihes gela joko bat egin dezakegu. Euskal Burdinaren Museoan egiten da, oso dibertigarria da eta ikasleek jolastuz ikasiko dute.

Bisita gidatu honek material pedagogikoa eskaintzen du, egin aurretik eta ondoren erabiltzeko. Bisita egin aurretik, ikasleen ikusmina pizteko erabili daiteke; eta bisita amaitutakoan, bertan ikusitakoa errepasatzeko balio dezake. Gaiak: energia berriztagarriak eta berriztaezinak, migrazioa, teknologia eta abar. Burdinolan ola-pintxoa eskainiko zaie ikasleei (txistorra eta ogia), edo beste zerbait, intolerantziarik badute. 

Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien escape room edo ihes gela formatuan oinarritutako esperientzia bat egin daiteke. Enigmak ebatziz, dituzten gaitasunak, ezagutza eta abilezia erakutsi beharko dute, helburu komun bat lortzeko. 

BIGARREN HEZKUNTZA

Eskola curriculumarekin lotutako bidai bat egingo dugu denboran zehar, Erdi Aroan hasi eta Industria Arora arte. Prozesu hori zergatik eta nola gertatu zen ulertuko dugu. Fisikaren, kimikaren, alderdi sozialen eta abarren inguruan ikasiko dugu, modu atsegin eta dibertigarrian. Bisita hau Mirandaola parkean hasiko da, Euskal Herriko Burdinaren Museoa eta Mirandaolako burdinola famatua martxan ikusteko. Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien ihes gela esperientzia bat egiteko aukera izango da. Helburu komun bat lortzeko, enigma batzuk ebatzi beharko dituzte, trebetasunak, ezagutza eta abilezia erakutsita.

Parketik herrigunera joango gara, Langileen Ibilbidea egiteko. Ibilbide horretan zehar, Euskal Herrira iritsi ziren milaka familien berri izango dugu, Industria Iraultzaren arrazoiak ulertuko ditugu eta XX. mendeko erdialdeko bizitza ezagutuko dugu, mekanizazioa, frankismoa, migrazioa edo emakumearen papera aztertuz, besteak beste.

Bisita gidatu honek material pedagogikoa eskaintzen du, egin aurretik eta ondoren erabiltzeko. Bisita egin aurretik, ikasleen ikusmina pizteko erabili daiteke; eta bisita amaitutakoan, bertan ikusitakoa errepasatzeko balio dezake. Gaiak: energia berriztagarriak eta berriztaezinak, migrazioa, teknologia eta abar. Burdinolan ola-pintxoa eskainiko zaie ikasleei (txistorra eta ogia), edo beste zerbait, intolerantziarik badute. 

Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien escape room edo ihes gela formatuan oinarritutako esperientzia bat egin daiteke. Enigmak ebatziz, dituzten trebetasunak, ezagutza eta abilezia erakutsi beharko dituzte, helburu komun bat lortzeko

BATXILERGOA

Ikasmaila hauetan, talde bakoitzak aukeratutako espezialitatera egokituko gara, eta bisita ikuspegi artistikotik edo zientifikotik abiatuta egin ahal izango da. Dena dela, bisitan zehar bidai bat egingo dugu denboran zehar, Erdi Arotik hasi eta Industria Arora arte.

Esperientzia hau Mirandaola parkean hasiko da, Euskal Herriko Burdinaren Museoa eta Mirandaolako burdinola famatua martxan ikusteko. Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien ihes gela esperientzia bat egiteko aukera izango da. Helburu komun bat lortzeko, enigma batzuk ebatzi beharko dituzte, trebetasunak, ezagutza eta abilezia erakutsita. Parketik herrigunera joango gara gero, Langileen Ibilbidea egiteko. Ibilbide horretan zehar, Euskal Herrira iritsi ziren milaka familien berri izango dugu, Industria Iraultzaren arrazoiak ulertuko ditugu, mekanizazioaren gaia landuko dugu…

Bisita gidatu honek material pedagogikoa eskaintzen du, egin aurretik eta ondoren erabiltzeko. Bisita egin aurretik, ikasleen ikusmina pizteko erabili daiteke; eta bisita amaitutakoan, bertan ikusitakoa errepasatzeko balio dezake. Gaiak: energia berriztagarriak eta berriztaezinak, ingurumena, migrazioa, teknologia, muntai-katea eta abar. Burdinolan ola-pintxoa eskainiko zaie ikasleei (txistorra eta ogia), edo beste zerbait, intolerantziarik badute. 

Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien escape room edo ihes gela formatuan oinarritutako esperientzia bat egin daiteke. Enigmak ebatziz, dituzten gaitasunak, ezagutza eta abilezia erakutsi beharko dute, helburu komun bat lortzeko.

LANBIDE HEZIKETA

Oraindik funtzionamenduan dauden Erdi Aroko makinak ikusiko ditugu bisita honetan. 

Parketik herrigunera joango gara, Langileen Ibilbidea egiteko. Ibilbide horretan zehar, Euskal Herrira iritsi ziren milaka familien berri izango dugu, Industria Iraultzaren arrazoiak ulertuko ditugu eta mekanizazioaren gaia landuko dugu, besteak beste.

HELBURUAK

Burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia erakustea.

Bisita baino lehen lantzeko material pedagogikoarekin ikusmina piztu nahi dugu.

Bisitan zehar ez dugu material pedagogiko zehatzik erabiliko. Bisitak pedagogikoak, dibertigarriak eta dinamikoak dira: tailerrak egiten ditugu, burdinola martxan ikusiko dugu, escape room formatuko esperientzia dugu…

Bisita ondoren erabiltzeko material pedagogikoarekin, bertan ikusitakoa eta ikasitakoa errepasatzea eta indartzea nahi dugu. 

Material hau osatzerakoan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Proiektuan jasotako derrigorrezko hezkuntzarako oinarrizko curriculuma hartu dugu kontuan. 

HELBURU ZEHATZAK

Ikasmailaren arabera, gai desberdinak lantzen ditugu:

  • Teknologia: makina sinpleak.
  • Gizakia eta Ingurumena (Agenda 2030):
    • Aztarna ekologikoa, energiak, natur baliabideen aprobetxamendua, eta abar.
  • Industria Iraultza Euskal Herrian: migrazioak, kate-lana, lan baldintzak, emakumeak lantegietan, ekintzaileak eta sindikalistak, kontsumismoa, eta abar.
  • Artea: arkitektura, diseinua, materialen garrantzia, artea eta industriaren arteko elkarlana, Eduardo Chillida, serigrafia, grabatua, litografía, eta abar.
    • Eduardo Chillidaren produkzio prozesua: Papera eta Kartoia.
    • Chillida Lantokia (2. postua arkitektura lehiaketan).
    • Produktu euskaldunak eta marketing-a.

Banakako eta taldeko hausnarketaren lanketa, gaurko gizarteak dituen erronkei aurre egiteko.

Landuko diren gaiak zuzen-zuzenean daude lotuta Garapen Jasangarriko Helburuekin.

2015eko Garapen Jasangarriko Mundu mailako Gailurrean, Nazio Batuak osatzen dituzten herrialdeek Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 sinatu zuten.   

GARAPEN JASANGARRIRAKO AGENDA 2030 SINATU ZUTEN

2015eko Garapen Jasangarriko Mundu mailako Gailurrean, Nazio Batuak osatzen dituzten herrialdeek Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 sinatu zuten.   

material pedagógico

Agenda honek 17 helburu nagusi eta 169 jomuga ditu, baita babes politikoa ere. Garapen Jasangarrirako 17 helburuek pobrezia ezabatzeko eta desberdintasuna murrizteko tresna global bat izan nahi dute, eta gizakiaren garapenean jasangarritasunaren gaia txertatu dute.

Beste helburu garrantzitsu bat genero berdintasuna sustatzea da. Izan ere, neska eta mutilen arteko berdintasuna sartu dugu unitate didaktikoetan eta lan metodologian.

Bestalde, gure hizkuntza euskara da eta oso modu naturalean dago integratuta gure jardueran. Gure egunerokoan euskararen alde egiten dugu tinko. Hori dela eta, euskaraz sortu ditugu gure baliabide pedagogikoak.

HAUXE DA GURE MATERIAL PEDAGOGIKOA:

LEHEN HEZKUNTZA

  • MARI DOMINGI ETA OLENTZERO

BIGARREN HEZKUNTZA

  • MIRANDAOLA PARKEKO PISTA JOKOA
  • MARI DOMINGI ETA OLENTZERO
  • MAKINA SINPLEAK 
  • ENERGIAK 
  • PAPERA ETA KARTOIA 
  • INDUSTRIALIZAZIOA
  • ESCAPE ROOM

DBH

  • ENERGIAK
  • INDUSTRIALIZAZIOA
  • ARTEA ETA INDUSTRIA
  • ESCAPE ROOM

BATXILERGOA

  • INDUSTRIALIZAZIOA
  • ARTEA ETA INDUSTRIA
  • ESCAPE ROOM