Langileen etxebizitzan, lantegi berriak sortzearekin batera eraldatu egiten den herri baten historia kontatzen da. Lantegi berriekin, lan eta etorkizun hobearen bila datozen milaka familia iritsiko dira Euskal Herrira. Bisita honetan iritsi berria den langile-familia baten egunerokoan murgilduko gara. Telebistarik gabe, hozkailurik gabe, garbigailurik gabe, berogailurik gabe… apopiloak edo sukaldea erabiltzeko eskubidea duten bizilagunak batera bizi dira lantegiko maizterrekin.

Vivienda Obrera Legazpi

Bisitak eta tarifak

Langileen Etxebizitzako bisitak aurrez hitzordua eskatuta egingo dira.

Talde eta ikasleentzako bisita gidatuak

Kontsultatu tarifak

Ordutegiak

Kontsultatu ordutegiak eta bisitak egiteko aukerak.

Zerbitzuak

Audiogidak.

Nola iritsi

San Ignazio auzoan dago, herriko erdigunetik gertu. Kotxez: herriko plazan dagoen lurrazpiko aparkalekua. Garraio publikoz: Legazpiko tren geltokia eta lineako autobusa.
(Ikusi aukerak)

Galeria

Zer gehiago aurkituko dugu Legazpiko herrigunean:

Nola iritsi Legazpiko hirigunera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantokia eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).

Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.

Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu. 

Trena

Legazpiko geltokia.​

Autobusa

Autobusa Legazpiko herrigunean geratzen da.

Junetorri

Legazpiko museoetara hurbilduko zaituen herri-autobusa

Taxia

Legazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Helbidea: San Inazio auzoa, 5, 20320 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.054257, -2.336253

LANGILEEN ETXEBIZITZA