U84A1102-05p

Legazpiko herrigunean plaza zabal bat dago, Euskal Herria plaza izenekoa. Bertan, 1739ean eraikitako udaletxea eta XIV. mendeko Legazpiko Ama Jasokundearen parrokia-eliza nabarmendu behar dira, elizak historian zehar hainbat aldaketa izan dituen arren. Plazatik gertu Bikuña jauregia dago, XVII. mendekoa. Gaur egun, Lenbur Fundazioaren egoitza da. Legazpiko plaza inguru osoa eta Kale Nagusia oinezkoentzako egokituta daude, eta hainbat zerbitzuz beteta daude: estalitako haur-parkea, komun publikoak, lurrazpiko aparkalekua eta taberna eta jatetxe ugari. 

Ostiralero azoka egiten da, eta bertara baserritarrak joaten dira, barazki, gazta, ogi eta abar saltzera.

Laubide auzoan oinezko beste gune zabal bat dago, tabernaz eta jatetxez betea hori ere, eta handik gertu, Urtazar parkea dago, merenderoa, haur-parkea, BMX RACE zirkuitua, PUMPTRACK zirkuitua eta plater-tiraketa egiteko gune bat dituena.

Legazpiko herrigunean Langileen Ibilbidea dago, bide osoan zehar hamabost informazio gunerekin.

Hirigunean, honako turismo-zerbitzu hauek daude

Chillida Lantoki
Fabrika
1950eko hamarkadako eskola eta kapera
Langileen etxebizitza
Langileen Ibilbidea
Pilotalekua
Komun publikoak
Tabernak eta jatetxeak
Ostatuak
Aparkalekua
Haurrentzako parkeak
BMX RACE
PUMPTRACK.

Galeria

Nola iritsi Legazpiko hirigunera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantokia eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).

Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.

Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu. 

Trena

Legazpiko geltokia.

Autobusa

Autobusa Legazpiko herrigunean geratzen da.

Junetorri

Legazpiko museoetara hurbilduko zaituen herri-autobusa

Taxia

Legazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Legazpiko hirigunera