Lenbur Fundazioak 20 urtetik gora darama Lanaren Memoria berreskuratzen, eta horretarako, langile gizonezkoei eta emakumezkoei elkarrizketak egin dizkie, HD formatuan:

  • Eduardo Chillidak Legazpiko Patricio Echeverria enpresan egin zituen eskulturetan lan egin zuten langileei egindako elkarrizketak.
  • Urretxuko eta Zumarragako, eta batez ere Legazpiko langile emakumezko eta gizonezko askori egindako elkarrizketak.
  • Irimo, Patricio Echeverria, Fundiciones San Miguel, Sarralde, eta beste enpresa batzuetako grabazio zaharrak berreskuratu dira.
  • Legazpiko Patricio Echeverria lantegia bezala, gaur egun desagertuta dauden enpresetan grabazioak egin dira.