Euskadiko XX. mendeko lan munduko eta eguneroko bizitzako objektu adierazgarrien bilduma zabal batek osatzen du Lenbur Fundazioaren funtsa museografikoa. Euskadiko Museoen Katalogo Kolektibo Orokorrak ezarritako irizpideei jarraituz, bildumak bi eratako funtsak jasotzen ditu: Zientzia eta teknika, eta Kultur antropologia.

1. Zientzia eta teknika funtsaren barruan, lan munduarekin zerikusia duten 1.500 objektu baino gehiago ditugu, gai ezberdinetakoak:

  • Bulego materiala: mahaiak, eserlekuak, idazmakinak, fitxategiak…
  • Laborategi materiala: probetak, pisuak, mikroskopioak…
  • Makineria: Eduardo Chillidak bere burdinazko eskulturetako batzuk egiteko erabili zuen makineria.
  • Erremintak: segak, palak, aitzurrak, giltza ingelesak…
  • Jantziak: buzoak, kaskoak, babesgarriak…
  • Laneko segurtasuna eta higienea: laneko segurtasunari buruzko kartel zaharrak.
  • Enpresen publizitatea: publizitate kartel zaharrak.
  • Euskal enpresetako produktuak: ELMA kafe-errotak, SANCHESKY patinak edo ELEFANTE komuneko papera dira euskal enpresek egindako objektuetako batzuk.

2. Kultur antropologia funtsaren barruan, XX. mendeko eguneroko bizitzarekin zerikusia duten 5.000 objektu baino gehiago ditugu, era askotakoak:

  • Etxea: kazolak, plantxak, josteko makinak, altzariak…
  • Dendak eta jatetxeak
  • Lanbideak: zapatariak, jostunak, bizarginak, ile-apaintzaileak…
  • Medikuntza: ohatilak, X izpien gailuak …
  • Hezkuntza: arbel-ziriak, tintontziak, ikasmahaiak, liburuak, mapak…
  • Erlijioa: gurutziltzatuak, liburuak, mantilak, eskapularioak…
  • Aisialdia: jolasak, jostailuak.
  • Burdinazko objektuak; kriseiluak, giltzak, aldabak, plantxak, aitzurrak, mailuak…

ON LINE KATALOGOA

EMSIME
Euskadiko museoetan dauden bildumen dokumentazio eta kudeaketa sistema integratua da Emsime. Fundazioaren funtsen zati bat Euskadiko Museoen Katalogo Kolektibo honetan daude jasota, eta on line kontsulta daitezke..

(Katalogoa on line kontsultatzeko)

MUSEOTIK atariaren aurkezpen bideoa

3D piezak

Bildumatik hainbat pieza aukeratu ditugu, eta 3Dn digitalizatu ditugu, 360º-ko ikuspegia eskaini ahal izateko, eta erabiltzailea objektuan zehar mugitu ahal izateko bere angelu guztietan.  

(Ikusi 3D piezak)