Lenbur Fundazioaren dokumentazio zentroa honela osatuta dago: industria ondarean espezializatutako liburutegi bat, batez ere Legazpiko antzinako argazkiak biltzen dituen fototeka bat, eskualdeko langile emakumezko eta gizonezko askori egindako elkarrizketez osatutako ikus-entzunezkoen funtsak, burdinola eta euskal industriari buruzko informazioa duten hainbat datu base, eta funtsa museografikoa bat.  

Publikoaren arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara; aldez aurretik hitzordua hartu behar da