LELOA

LENBUR, natura, artea eta tradizioa.

Fundazioaren misioa edo egitekoa

Ingurumenaren kontserbazioa bultzatuz eta zeregin hori iragan produktiboa, artistikoa eta soziala berreskuratzearekin, balorizazioarekin eta hedapenarekin uztartuz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da Lenbur Fundazioaen misioa. 

Kontakizuna

Jaiki naizenean, leihoa ireki dut. Negu bete-betean gaude, oraindik goiz da eta ez da ia ezer ikusten. Burdina egiten jarraitzeko prestatu behar naiz. Duela urte asko herrialde honetara lanera etorri nintzenetik beti ikusi izan dudan paisaia eta klima berbera da. Kontrastez beteriko herrialdea da: zelai berdeak eta zeru grisak, ‘egunon’-ak eta ‘buenos días’-ak, txapelak eta kasketak.

Industria-tradizioa duen herri baten errealitatera begira dagoen leiho honetatik, nire begiek egunero gertatzen den zerbait bizi dute behin eta berriz, urterokoa. Leihoak argiztatuta dauden bitartean, langile-uholde batek errepideak hartzen ditu. Bide guztiak kale berberean amaitzen dira, denboraren poderioz Lanaren hiribidea deituko den kalean, lantegira eramaten gaituen kalean.

Behin lantegiaren barruan, gipuzkoarren, arabarren, nafarren, burgostarren edo extremadurarren besarkadak, hitzak, pentsamenduak, ideiak, keinuak, izerdiak, oihuak, barre-algarak… nahasten dira, gizonenak, emakumeenak, gaztetxoenak. Guztiek balio dute, guztiek tolesten, konformatzen eta manipulatzen dute burdina, gure arbasoek, olagizonek, errementariek edo ikazkinek erakutsi zigutena praktikan  jarrita. Guztiek elkarrekin, besoak eta buruak elkartuta, etxebizitzak, ikastetxeak, eskolak, elizak, tabernak, dendak eta kaleak eraiki eta betetzen dituzte, desadostasunekin eta desberdintasunekin, baina helburu bakar batekin: etorkizun bat eraikitzea, beraientzako eta ondorengoentzako.

Denborak aurrera egin ahala, gure industria-tradizioa galtzen ari dela jabetu naiz, gure bizitzako historiak galtzen ari dira. Zerbait egin beharko genuke gure arbasoen egiteko modua berreskuratzeko, erronka berriei aurre egin ahal izateko. Asmo horrekin bat egin nahi duen pertsona gehiago daude, denboran zehar tunel bat eraiki nahi dute, XII. mendetik gaur egun burdina lantzen duten lantegietaraino joango den tunela. Ilusioz beterik, pertsona horiek proiektu bat jarri dute martxan, Fundazio baten proiektua, Lenbur Fundazioa (LEgazpi, Natura, BURdina).

23 urte igaro dira, eta leiho horretatik pertsona asko pasatu dira, bere ahaleginarekin, laguntzarekin eta konpromisoarekin burdinaren lanketa eta gure arbasoen bizimodua ezagutzera eman dutenak. Burdinolen Ibilbidearen bitartez, ate bat irekitzen dizuegu landa mundu hori ezagutzeko, bere naturarekin, paisaiarekin eta balioekin. Langileen Ibilbidearekin, Fabrika gunearekin eta Chillida Lantokiarekin XX. mendeko memoria soziala eta industriala berreskuratu dugu, eta Chillida Lantokian, gainera, artea eta industria uztartu ditugu.

Leihoa zabalik dago oraindik. Gure seme-alabak eta bilobak daude orain han, etorkizunari begira, belaunaldi berriei helarazteko asmoz iragana balioan jartzeko ilusioz beterik. Beraien esku dago tradizioa, kultura eta natura uztartzea, erronka berriei modu jasangarrian, justuan eta bidezkoan aurre egin ahal izateko. 

Horregatik, beharrezkoa da LENBUR-en xedea eguneratzea, eta Natura adierazten duen N hizkia proiektuaren pilare estrategiko bihurtzea. Berriz ere, denon artean egin beharko dugu hori, besoak, bihotza eta burua jarrita, eraikita dugun horrek ingurumenaz, bizi-kalitateaz eta sorkuntza artistikoaz ere hitz egin diezagun. Zu ere historia honen partaide izatea gustatuko litzaiguke.

Fundazioaren xedea: Ingurumenaren kontserbazioari esker, eta zeregin hori iragan produktiboa, artistikoa eta soziala berreskuratzearekin, balorizazioarekin eta hedapenarekin uztartuz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da Lenbur Fundazioaen misioa. 

Lenbur Fundazioak jasotako sariak

Nazio Batuen Habitat II saria (1998)

premio turismo vasco

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Turismoaren saria (2002)

Europako Kontseiluaren Ohorezko Aipamena (2004)

Montblanc saria (2007) (dirutan)

Kalitate turistikoaren Q ziurtagiria (2007)

Premis CAT Turismo, aipamena (2007)

Museo del Hierro Vasco

Bai Euskarari Ziurtagiria. Zerbitzua Euskaraz (2007-2008)

Protagonista del año, por Punto Radio, en la categoría de Turismo Cultural (2008)

Punta Radio, Urteko protagonista, Kultura Turismoaren atalean (2008)

Placa ASM (2019)

ASM Plaka (2019)