Lurraldeko museoek bisitari bakoitzaren premiei egokitutako bisita mota desberdinak eskaintzen dituzte. Bisitetan gai asko lantzen dira, adibidez landa mundua eta mundu modernoa.

Orokorra

Panelek eta multimedia baliabideek bisita autonomoa egiteko balioko dizute. Audiogidak ere badaude bisita osatzeko, eta aurrez erreserbatuta, bisita gidatu bat kontratatzeko aukera ere badago.

Haurrak

Urte osoan zehar, Legazpiko museoek arreta berezia eskaintzen diete etxeko txikienei, eta bisita dinamikoak, familia jarduerak eta adinaren araberako tailerrak eskaintzen dizkie, hala nola, Olentzero Mirandaolan, Burdintxo, Errotari eta Aiton-Amonen eskola.

(Agenda kontsultatu)

Ikasleak

Hezkuntza ziklo desberdinei zuzendutako ibilbide pedagogikoak biltzen dituen eskaintza berezia diseinatu da, ikasle-taldeentzako dinamizatutako bisitekin eta bisita-tailerrekin.

Taldeak

Taldeentzako bisita gidatuak kontratatzeko aukera eskaintzen dugu. Bisita horien gaia eta ordutegia bisitatzen den museoaren arabera eta talde bakoitzaren lehentasunen arabera antolatzen dira. Plan desberdinak antolatzen ditugu, gai bat baino gehiago lantzeko museo desberdinak konbinatuz. Talde txikientzat, inguru pribilegiatu batean egiteko esperientzia esklusiboak eta formatu txikikoak eskaintzen ditugu.

Turismo alorreko profesionalak

Lenbur Lurraldeak prezio bereziak eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu tour operatzaileentzat, bidaia-agentzientzat, OTA edo on line lan egiten duten bidaia-agentzientzat, hotelentzat eta itsas-bidaientzat. Museo desberdinak konbinatzen dituzten planak diseinatzen ditugu, goiz bakarretik hasi edo bi egunerainoko iraupena izan dezaketen bisitekin.

Egokituak

Taldeen premietara egokitzen gara, eta aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako bisitak egiten ditugu.