Mirandaola parkean kokatuta dagoen Mirandaola burdinola Gipuzkoako ondare-elementu garrantzitsuenetariko bat da. 2020an American Society for Metals AMS International Ameriketako metalaren erakunde entzutetsuaren aitortza jaso zuen. Mirandaola burdinolak ikuskizun paregabea eskaintzen du, Euskal Herrian beste Inon ikus ez daitekeena: olagizonek XVI. menderaino eramaten gaituen makineria jartzen dute martxan.

Burdinolari itsatsita Mirandaolako Gurutze Deunaren Kapera dago. Burdinolan 1580an gertatutako miraria gogoratzeko eraikitako eliza da.

Ferrería de Mirandaola

Bisitak

Mirandaola burdinolan bisita desberdinak egin daitezke, bisitari bakoitzaren premietara egokitutakoak

Publiko orokorrari

Publiko orokorrari zuzendutako bisitak Aste Santutik urrira bitarteko igandeetan izaten dira.

Taldeentzat bisitak

Taldeentzat bisitak hitzartu daitezke, aurretik eskatuta

Tarifak

Burdinola martxan ikuskizuna eta Ola-pintxoa

Helduak

7,5€

Haurrak (2-12 urte)

5€

Burdin Harana txartelarekin

5€

(Euskal Burdinaren Museora eta kaperara bisita libreak sartuta daude)

Burdinola martxan jarri gabe bisita gidatua

5€

Talde eta ikasleentzako bisita gidatua

Tarifak kontsultatu

Familia tailerrak

Olentzero

7,5€

Burdintxo

5€

Audiogida

Bisitarientzako audiogida zerbitzua dago, hainbat hizkuntzatan.

Beste hizkuntzetako gidariak

Bisitak frantsesez edo ingelesez egiteko aukerak kontsultatu.

Ordutegiak

Aurrez hitzordua hartuta bakarrik bisitatu daiteke. 943730428 zenbakira deitu edo mirandaola@lenbur.com helbidera mezu bat bidali behar da

Zerbitzuak

Burdinola martxan ikuskizuna, banakako edo taldeko bisitak, audiogida, beste hizkuntzetako gidariak.

Nola iritsi

Mirandaola parkean dago kokatuta Mirandaola burdinola. Kotxean iritsi daiteke (Turismo Bulego ondoan aparkalekua dago), edo garraio publikoan.. (Ikusi aukerak)

Galeria

Zer gehiago aurkituko dugu Mirandaola parkean

Nola iritsi Mirandaola Parkera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Legazpi eta Oñati elkartzen dituen errepidearen (GI-2630, km 5) ondoan dago. Mirandaola parkeak kotxe, autokarabana, autobus eta mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkalekua du. Aparkalekuan bertan autokarabanentzako zerbitzu gunea dago (ur gris eta beltzen hustuketa). 

Trena

Brinkolako geltokia: Mirandaola parketik 2,5 kilometrora, 32 minutu oinez.
Legazpiko geltokia: Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Autobusa

Autobusa Legazpiko hirigunean geratzen da, Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Junetorri

Herri-autobusa. Mirandaola parketik gertu geratzen da: Motxorron eta Zubitxon.

Taxia

egazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Mirandaola Parkea, 20230 Legazpi, Gipuzkoa.
Koordenatuak: 43.036621, -2.337146

Mirandaola Parkea