Bere erabiltzaileen eskubideekin konprometituta dagoen gune batean zaude, eta horregatik webgune honetaz jakin behar duzun guztiarekiko gardentasuna eta zorroztasuna eskainiko dizu.  

Webgune honek oso zorrotz betetzen ditu abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerako 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD) jasotakoak. Halaber, persona fisikoen babesari buruzko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679  Erregelamendua betetzen du (RGPD), baita Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 17ko 34/2002 Legea ere (LSSICE edo LSSI).

Zerbitzuak edo produktuak persona juridikoentzat eta 16 urtetik gora dituzten pertsonentzat bakarrik daude eskuragarri.

Webguneko arduradunaren identifikatzailea

Deitura: LENBUR FUNDAZIOA

IFK: G20610192

Helbide elektronikoa: fundazioa@lenbur.com

Egoitza soziala: Bikuña Jauregia. Bikuña-Enea 16

Jarduera: Legazpiko udalerriaren eta bere inguruaren dinamizazioan, garapenean eta sustapenean laguntzea, alderdi sozial, kultural eta turistikotik. Biztanlegoaren ongizatea hobetzea eta handitzea jomugan jarrita, Legazpiko eta Gipuzkoako etengabeko garapena ekarriko duten proiektuen  sorkuntza edo parte-hartzea, eta diseinua edo exekuzioa izango dira jarduera horren bitartekoak. Proiektu horiek natur baliabideetan, aztarna historikoetan, industria eta kultura ondarean eta, bereziki burdinaren industriaren tradizioan oinarritutakoak izango dira. Hori guztia lortzeko, Fundazioak formazio jarduerak eta burututako proiektuen zabalkunde jarduerak garatu ahal izango ditu.

Fundazioen Erregistroko zenbakia: F-67

Zure datu pertsonalek kezkatzen zaituzte?

Irakurri “Pribatutasun prolitika“.

Erabiltzaileen konpromisoak eta betebeharrak

Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da, eta onartzen du webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, LENBUR FUNDAZIOAREKIN harreman komertzial bat hastea. Horrela, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea, bere zerbitzuak eta edukiak indarrean dagoen legedia, fede ona eta ordena publikoa urratu gabe erabiltzeko.

Debekatuta dago webgunea legez kontrako helburuetarako edo helburu kaltegarrietarako erabiltzea, edo, edozein modutan ere, webgunearen funtzionamendu normala kaltetu edo eragotz dezaketen helburuetarako erabiltzea. Webgune honetako edukiei dagokienez, debekatuta dago:

  • Kopiatzea, zabaltzea edo aldatzea, osorik edo partzialki, legezko titularra naizen aldetik nire baimenik ez badago.  
  • Zerbitzu-emailearen edo legezko titularren eskubideak urratzea.
  • Merkataritza- edo publizitate-xedeetarako erabiltzea.

Webgunea erabiltzean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du LENBUR FUNDAZIOAREN edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen edo ataria kaltetu, baliogabetu edo gainkarga dezakeen edo, edozein modutan ere, webgunea normaltasunez erabiltzea eragotz dezakeen jokabiderik ez egiteko.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, lenbur.com webguneak ezin duela bermatu ez dagoela malwarerik ez bestelako elementurik alteraziorik sor dezakeenik erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea), ez eta sistema horien dokumentu elektroniko eta fitxategietan ere, nahiz eta elementu kaltegarri horien presentzia saihesteko beharrezko bitartekoak eta segurtasun neurri egokiak jartzen dituen.

Segurtasun neurriak

Erabiltzaileak LENBUR FUNDAZIOARI jakinarazitako datu pertsonalak datu-base automatizatuetan gorde daitezke, edo ez, eta horien titulartasuna LENBUR FUNDAZIOARI dagokio esklusiboki. Azken horrek bere gain hartzen ditu datu horietan jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten teknika, antolaketa eta segurtasun arloko neurri guztiak, datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Erabiltzaileen eta wwe.lenbur.com webgunearen arteko komunikazioak kanal segurua erabiltzen du, eta transmititutako datuak https protokoloei esker zifratzen dira; beraz, segurtasun-baldintza onenak bermatzen ditugu, erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermatuta egon dadin. Plataforma de resolución de conflictos

Erabiltzaileen eskura jartzen dut, halaber, auzien konponketarako Europako Batzordeak eskaintzen duen plataforma, eta honako loturan aurki daitekeena:  http://ec.europa.eu/consumers/odr/

Kanpoko loturak

www.lenbur.com webguneko orriek beste webgune propio batzuetarako estekak eta hirugarrenen jabetzakoak diren edukiak eskaintzen ditu, hala nola:  

  • On line denda
  • Informazio estekak

Esteken helburu bakarra erabiltzaileari esteka horietara sartzeko aukera ematea da.

LENBUR FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen erabiltzaileari esteka horietara sartzeagatik sor dakizkiokeen emaitzen erantzukizunik.

Halaber, webgune honen barruan afiliatuen orriak, sustapenak edo programak daude, eta horiek erabiltzailearen nabigazio ohituretara sarbidea izan dezakete, profilak sortzeko. Informazio hori anonimoa da beti, eta ezin da erabiltzailea identifikatu.

Babestutako gune horietan edo aflilatuen esteketan ematen den informazioa gune horietan erabiltzen diren pribatutasun-politiken mende dago, eta ez da pribatutasun-politika honen mende egongo. Horregatik, afiliatuen esteketetako pribatutasun politikak zehatz-mehatz begiratzeko eskatzen da.

Bermeak eta erantzukizuna baztertzea

LENBUR FUNDAZIOAK ez du inolako bermerik ematen, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen honako hauen ondoriozko edozein motatako kalte-galerengatik:

  • Webgunearen edo haren zerbitzu eta edukien eskuragarritasunik, mantentze-lanik eta funtzionamendu eraginkorrik eza.
  • Edukietan birusak, programa maltzurrak edo kaltegarriak egotea.
  • Legez kontrako erabilera, zabarkeria, iruzurra edo lege-ohar honen aurkakoa.
  • Hirugarrenek emandako eta webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuen zilegitasunik, kalitaterik, fidagarritasunik, erabilgarritasunik eta erabilgarritasunik eza.
  • Zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartuko, inola ere, web orri honen legez kanpoko edo bidegabeko erabilerak eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik.

Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Oro har, LENBUR FUNFAZIOAREN eta webgune honetan dituen zerbitzuen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren eta GIPUZKOAKO epaitegien mende daude.

Edozein erabiltzailek lege-baldintza hauei buruzko zalantzaren bat edo www.lenbur.com atariari buruzko iruzkinen bat izanez gero, mesedez, hona jo dezake:  

Lege ohar hau 2022/09/14an izan da eguneratua azken aldiz.