Burdinaren haranean hainbat gune museografikoz gozatzeko aukera izango duzu. Mendeetan zehar haran honetan Urola ibaiaren ertzean bizi izan direnek garatutako bizimoduak paisaia eraldatu du, eta jendearen izaera landu du. Lenbur Lurralde Museoa osatzen duten gune museografikoek mendeetan zehar egindako ibilbide horren argazki osoa erakutsiko digute. Aurreko mendeetako landa bizimodutik hasi eta duela hamarkada gutxiko industrializazioraino, gure museoetan herri honen eta bertan bizi den jendearen historia ezagutu ahal izango duzu.

Lenbur Lurralde Museoa

Besteak