Arbel-ziriak, ikasmahaiak eta entziklopediak… gauza bakoitza bere tokian dago kokatuta, ordena zorrotza jarraituz. Bisitaria denboran bidai bat egitera gonbidatzen du horrek guztiak, 1950eko hamarkadako eskolaraino eramanez. Garai hartako eskolan zorroztasuna, diziplina eta erlijioa ziren transmititzen ziren balio garrantzitsuenak, eta mutilek eta neskek bananduta ikasten zuten, ikastetxe desberdinetan, non gizartean izango zuten “funtzioa” betetzeko heziak ziren. Zu izan zaitezke zuri-beltzezko filma honetako protagonista. Ikasmahaien tapak altxatuz, mila istorio aurkituko dituzu, eta xx. mende erdialdeko joko eta jostailu tradizionalak ezagutuko dituzu.

Escuela y Capilla de los 50

Bisitak eta tarifak

1950eko hamarkado eskolako bisitak aurretik hitzordua hartuta egingo dira.

Bisita orokorra

4€

10 pertsona baino gutxiagoko taldeen bisita

50€

Talde eta ikasleentzako bisita gidatua

Tarifak kontsultatu

Familian egiteko jarduerak

Aiton-Amonen eskola

Ordutegia

Ordutegiak eta bisitak egiteko aukerak kontsultatu

Zerbitzuak

Bisita gidatuak, arrapala irisgarriak.

Nola iritsi

Herriko erdigunean dago. Kotxez: Legazpiko plazan dagoen lurrazpiko aparkalekua. Garraio publikoz: Legazpiko tren geltokia, eta lineako autobusa.
(Ikusi aukerak)

Galeria

Zer gehiago aurkituko dugu Legazpiko herrigunean

Nola iritsi Legazpiko hirigunera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantokia eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).

Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.

Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu. 

Trena

Legazpiko geltokia.​

Autobusa

Autobusa Legazpiko herrigunean geratzen da.

Junetorri

Legazpiko museoetara hurbilduko zaituen herri-autobusa

Taxia

Legazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Helbidea: Santikutz kalea, 5, 20230 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.053419, -2.333246

1950eko eskola eta kapera