Mirandaolako Eguna ospatzeko, hainbat jarduera egingo dira Mirandaolako parkean. Gainera, Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen Eguna ospatuko da, galdu ezin duzuen egun berezia. Jarraian, egitaraua aurkezten dizuegu:

9:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
12:00: Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
12:30: Ola martxan jartzea eta Telleriarteko talogileak.
12:30: Doinua Dultzaineroak
13:00: ERROMERIAREN HASIERA: Parte hartuko dute, Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko Bertsolariak, Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua Musika Eskolako trikitilariak, Doinua Dultzaineroak eta Goiz Deia Txistulariak.
Jaialdia amaitzean eta bazkal ordura bitartean Trapalata Txaranga.
14:00: Herri Bazkaria. 
15:00: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
16:00: Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
18:00: HERRIRA ITZULTZEA, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.

Santikutz jaiak

Legazpiko festen egitaraua ikusi

Mirandaola Parkea

Data

Mai 10 2026
Expired!

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost