Parque de Mirandaola

Mirandaola parkea leku ezin hobea da lagunekin edo familian une atsegin bat igarotzeko. Parkea zeharkatzen duten zubien bidez, burdina protagonista duen inguru batean murgilduko gara. Urola ibaiak bitan banatzen du parkea, eta egun beroetan freskatzeko aukera emango digu. Legazpiko herrigunea eta Telleriarte eta Brinkola auzoen artean dago kokatuta parkea, eta bertatik, Burdinolen Ibilbidea egiten has gaitezke, beti ere bidea markatzen digun Urola ibaiaren ondoan. Parketik, bestalde, luzera handiagoko ibilbide eta bide berdeetara iritsi gaitezke, beste batzuen artean, Ignazotar Bidera (GR120), Idiazabal Gaztaren Ibilbidera (GR283) edo Urolako Bide Berdera.

Parkean honako turismo-zerbitzu hauek daude

Mirandaola burdinola
Euskal Burdinaren Museoa
Turismo bulegoa
Denda
Berdeguneak
Merenderoak
Erretegiak
Burdinazko pilotalekua
Komun publikoak
Iturriak
Haurrentzako parkea
Pista-jokoa
Ibilbideak

Galeria

Nola iritsi Mirandaola Parkera

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Legazpi eta Oñati elkartzen dituen errepidearen (GI-2630, km 5) ondoan dago. Mirandaola parkeak kotxe, autokarabana, autobus eta mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkalekua du. Aparkalekuan bertan autokarabanentzako zerbitzu gunea dago (ur gris eta beltzen hustuketa). 

Trena

Brinkolako geltokia: Mirandaola parketik 2,5 kilometrora, 32 minutu oinez.
Legazpiko geltokia: Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Autobusa

Autobusa Legazpiko hirigunean geratzen da, Mirandaola parketik 2 kilometrora, 24 minutu oinez.

Junetorri

Herri-autobusa. Mirandaola parketik gertu geratzen da: Motxorron eta Zubitxon.

Taxia

Egazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua.

Helbidea: Telleriarte auzoa, Telleriarte barreiatua, 8, 20230 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.036621, -2.337146

Mirandaolako parkea