Igaralde Goikoa eta Igaralde Behekoa baserriak Brinkola landa auzo zoragarrian daude,  Aizkorriko magalean. Igaralde Goikoan, Tibur Agirre jabeak ogia era tradizionalean egiten jarraitzen du. Igaralde Bekoa baserriak altxor bat du gordeta barruan, XVI. mendeko errota, Urola ibaiko uren indarrarekin oraindik alea ehotzen duena. 

Caserío y molino Igaralde

Bisitak eta tarifak

Igaralde-Ogiaren Txokora bisitak aurrez hitzordua hartuta egingo dira

Bisita eta ogia egitea

5€

Bisita ogia egin gabe

3€

(gutxieneko taldea, 6 pertsona)

6 pertsona baina gutxiagoko taldeko bisita

20€

Talde eta ikasleentzako bisita gidatua

Consultar

Familia-tailerrak

Errotari

5€

Ordutegia

Larunbat goizak eta arratsaldeak, igande goizak. Galdetu tokirik dagoen.

Zerbitzuak

Igaralde Bekoa errota, Igaralde Goikoa Ogiaren Txokoa, WC, irisgarria.

Nola iritsi

Brinkolako tren geltokitik oso gertu dago. Garraio publikoan: trenez, Brinkolako geltokia. Autoan: Brinkolako geltokiaren ondoan aparkatzea gomendatzen da.
(Ikusi aukerak)

Galeria

Nola iritsi Brinkolara

Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Legazpi eta Oñati elkartzen dituen errepidea (GI-2630) hartuta, 7 kilometroan gutxi gorabehera GI-3511 irteera hartu. Kotxeak eta autokarabanak tren geltokiaren ondoan aparkatzea gomendatzen dugu. Autobusak Brinkola auzoko sarreran aparkatu beharko dira, haur parkearen ondoan. 

Trena

Brinkolako geltokia.

Autobusa

Autobusak Legazpiko hirigunean geratzen dira, Brinkola auzotik 4 kilometrora, 53 minutu oinez.

Junetorri

Brinkola auzoan bertan gelditzen den herri-autobusa.

Taxia

Taxi-zerbitzua Legazpiko Plazaola kalean dago.

Helbidea: Brinkola auzoa, 21, 20230 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.018837, -2.335549

Igaralde baserria eta errota, ogiaren museoa