Burdinaren Haranak hainbat zerbitzu jartzen ditu bisitariaren eskura, bisita errazteko eta museo ezberdinetara iristen laguntzeko.

Bisitan zehar

Informazio-puntua

Museoko harreran zerbitzuei buruzko eta bisitarentzako baliabideei buruzko informazioa eskaintzen da. Eskuragarri dago Euskal Museoaren Burdinean, Chillida Lantokian eta Fabrikan.

Doako Wifia

Euskal Burdinaren Museoak bisitari guztientzako doako wifi konexioa du. Pasahitza museoko puntu askotan dago ikusgai, baita sarreran ere.

Audiogida

Harreran audiogida zerbitzua eskaintzen da hainbat hizkuntzatan, webgunearen bitartez. Euskal Burdinaren Museoan eta Chillida Lantokian dago eskuragarri.

Hizkuntza desberdineko gidariak

Aurretik hitzordua eginda, bisitak frantsesez edo ingelesez egingo dituzten gidarien zerbitzua eska daiteke.

Irisgarritasuna

Egokitutako zerbitzuak

Museoek aniztasun funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak eskaintzen dituzte.

Komunak

Komunak egokituta daude.

Haurrak aldatzeko guneak

Haurrak aldatzeko guneak dituzten komunak. Euskal Burdinaren Museoan eta Mirandaolako Turismo Bulegoan daude eskuragarri.

Igogailua eta arrapalak

Euskal Burdinaren Museoan, Chillida Lantokian eta Fabrikan daude eskuragarri.

Atsedenerako guneak

Legazpiko Lenbur Lurraldeko museo guztietan daude eskuragarri.

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkalekuak

Mirandaola parkean erreserbatutako aparkalekua dago, Euskal Burdinaren Museotik eta Turismo Bulegotik gertu.

Ikusteko desgaitasuna

Euskal Burdinaren Museoak eta Chillida Lantokiak ikusteko desgaitasuna duten pertsonen bisita errazteko audiogidak dituzte.

Entzuteko desgaitasuna

Euskal Burdinaren Museoak eta Chillida Lantokiak letra handitua duten testuak dituzte.

Guneak

Museoak

Legazpin, hiru gunetan banatutako hainbat museo ditugu: herrigunean, Mirandaola Parkean eta Brinkola auzoan. Herrigunean, Chillida Lantokia eta Fabrika biltzen dituen Paper-fabrikaren eraikina, 1950eko Eskola eta Langileen Etxebizitza daude. Mirandaola parkean, Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaola burdinola eta Mirandaolako kapera daude. Eta Brinkolan, Igaralde baserria-Ogiaren Txokoa dago.

Denda

Euskal Burdinaren Museoan, Chillida Lantokian eta Fabrikan daude.

Turismo bulegoa

Mirandaola parkean dago, Euskal Burdinaren Museoaren ondoan

Dokumentazio zentroa

Bikuña jauregian dago, eta aurrez hitzordua eskatu behar da. Industria ondarearekin zerikusia duten gaietan espezializatutako liburutegia, fototeka eta burdinolei eta euskal enpresei buruzko hainbat dokumentu funtsa ditu.

Hitzaldi eta bilera aretoak

Prentsa bulegoa

Bikuña jauregian dago.

Objektuen alokairua

Museoetarako edo zine, telebista eta publizitate etxeetarako atrezzo gisa alokatu daitezkeen antzinako altzari eta objektu ugari ditu Lenbur Fundazioak, iragana birsortu nahi duen edozein filmazioren arrakasta bermatuko dutenak.

Guneen alokairua

Ekitaldiak, negozio-bilerak, topaketak edo talde-jarduerak egiteko guneak alokatzen ditu Lenbur Fundazioak, baita iragarkiak edo pelikulak filmatzeko ere, besteak beste. Iraganeko garaietara eramango gaituzten gune eta lokalizazio bereziak daude Legazpin. Lurraldeko museo guztietan daude eskuragarri, baita Bikuña jauregian ere.

Dokumentazio zentroa

Bikuña jauregian dago, eta aurrez hitzordua eskatu behar da. Industria-ondarearekin zerikusia duten gaietan espezializatutako liburutegia, fototeka bat eta burdinolei eta euskal enpresei buruzko hainbat dokumentu funtsa ditu.

Zure bisita antolatzen dugu

Legazpira txango bat antolatzen ari zara eta ez dakizun nondik hasi? Mirandaolako Turismo bulegotik publiko guztien neurrira egindako planak, eta bisita turistikoak, korporatiboak eta eskolakoak antolatzen ditugu, besteak beste.