Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)
Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu!

Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Gomendagarria da 30 minutu lehenago etortzea Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako parkean, audio-giarekin bisitatzeko. Bertan, Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantzia eta historia ulertzeko argibideak emango dizkizuete. Gainera, antzinako lanbideak ezagutuko dituzue: olagizonak, meatzariak eta ikazkinak.

Bisita osatzeko, nahi izanez gero, pista-joko bat egin daiteke familian, bisitarekin lotutako galderekin. Beste aukera bat, Mirandaola parketik Brinkolara doan burdinolen ibilbidearen zati bat egitea da. Bidean lagunduko dizun mapa bat daukagu turismo bulegoan.

Mirandaola Parkea

Data

Mai 12 2024