• Jarduera mota:haurrekin egiteko
  • Tokia: Chillida Lantoki, Legazpi
  • Datak:
    • Aste Santuan 29 eta 31
    • Hilabeteko azkeneko igandean.
  • Ordutegia: 12:30
  • Prezioa: 6,5€

Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)
Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau

Aurten, Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko tailer berri bat antolatu dugu, non familiek Eduardo nor izan zen eta mila pasadizo ezagutuko dituzten. Adibidez, bazenekien Eduardo Realeko ateizana izan zela? Eta bere amona Juanatxo, oso pertsona inportantea izan zela bere bizitzan eta asko lagundu ziola artista izateko erabakia hartzen? Badakizute zergatik hasi zen ezkerreko eskuarekin margotzen? Eta Donostiako Haizearen Orrazia Legazpin egin zela, gaur egun mundu osoan dauden beste eskultura asko bezala? Izan ere, kontu interesgarri hauez gain, egun batez artista izan zaitezke eta artelan bat sortzen amaituko duzu.

Bisitaldian, eskultorearen forja eta paper tailerrak eta Patricio Echeverría-ren forjaketa makinak ikusi ahal izango dira. Bisita osatu nahi izanez gero, zoragarria da benetako burdinola bat martxan ikustea eta aukera oso gertu duzue, Mirandaolako parkean, hain zuzen ere. Bertan, Chillida txunditu eta liruratu zuen magia sentituko duzue, burdina gori-gori mailu erraldoiak jota, esperientzia paregabea eta ahaztezina izanik.

Gainera, bisita olagizonek prestaturiko pintxoarekin bukatzen da! Zoragarria!

  • Helburua: Eduardo Chillida euskal eskultoreari Legazpirekin eta burdinarekin duen harremana ezagutaraztea.
  • Hartzaileak: Familia-hezkuntza publikoa, 6 urtetik gorako haurrekin.
  • Bisita gidatua eta tailerra.

Chillida Lantokia

Data

Mai 26 2024