Olentzero de Mirandaola

Tailer honen helburua da ikasle guztiek Olentzero ezagutzea, euskal kultura herrikoian oso errotuta dagoen pertsonaia delako.

Zergatik Legazpin

Mirandaola parkean Euskal Burdinaren Museoa dago, eta handik metro gutxitara, Olentzerok ikatzez hornitzen duen Mirandaola burdinola ezaguna.

Bisita

Museoan Olentzeroren lagun batek egingo digu harrera. Ipuin kontalari maitagarria da, eta haurrek hainbeste maite duten pertsonai horren mundu magikoan murgilduko du taldea. Olentzerok aurpegia beltzez zikinduta zergatik duen erakutsiko digu, eta bere lanbidea zein den ezagutuko dugu, baita bere gaitasunak zeintzuk diren ere. Baina, batez ere, ondo portatzen diren haurrei opariak zergatik ekartzen dizkien kontatuko digu… txintxoak izan ez badira, ikatza ekarriko dielako. Oinarrizko kontzeptuak barneratu eta gero, Mirandaola parkera irtengo dugu, eta leku zoragarri horretan Olentzeroren bila joan beharko dute haurrek, Olentzeeeero!!! behin baino gehiagotan oihukatuz. Ikazkin mitikoa bat-batean agertuko zaie, Mirandaola burdinola martxan jartzeko ikatza eramaten duena delako. Burdinolan, haurrekin egongo da Olentzero, eta sua piztuko dute berak eramandako ikatzarekin.

Ikazkin eta olagizon lanbideak

Bertatik bertara ezagutuko ditugu lanbideak, basoa nola zaintzen duten, eta erabiltzen dituzten tresnak, besteak beste.

Ikatza elementua aztertuko da, zertaz dagoen egina, zer den, zergatik zikintzen duen eta zertarako erabiltzen den, besteak beste.

Txondorra

Museoan benetako txondor baten erreplika dago, eta bertatik bertara ezagutuko dugu nola eraikitzen den, modu ludikoan eta dibertigarrian, uneoro haurren adinari egokitutako azalpenekin.

Kultura

Euskal mitologiako pertsonai maitagarri eta kuttun horren alderdi ezezagun asko ezagutuko ditugu.

Burdinolan suaren eta uraren mundu magikoan murgilduko gara, eta besteak beste ur-jauzia ikusiko dugu, eta suaren gainean biraka dabilen danbolina.

Balioak

Kideekiko eta gidariekiko errespetu jarrera izatea. Arbasoen bizimodu latzarekiko jakin-mina piztea. Kultura eta tradizioa aintzat hartzea. Ondarea ezagutzeko interesa sortzea. Uraren eta danbolinaren zaratarekin gozatzea. Suaren magiaz ohartzea. Taldeko parte sentitzea.

 IRAUPENA
Ordu bete gutxi-gorabehera.

 PREZIOA
Kontsultatu.

 MUSEOAK ETA GUNEAK
Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola.

 ZERBITZUAK
Mirandaola parkea eta herrigunea

 NOLA IRITSI
Oso erraz iritsi daiteke Mirandaola parkera autobuses. Museoaren ondoan aparkaleku pribatua du.
(Nola iritsi)

Informaziorako eta erreserbak egiteko jarri zaitez harremanetan Hezkuntza sailarekin:

Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako dago bereziki diseinatuta tailer hau