Papel y cartón

Bisita hau Lehen Hezkuntzako hirugarren kurtsoko ikasleei zuzenduta dago bereziki. Paperaren eta kartoiaren gaiak landuko dituzte.

Programa honen helburua da ikasleek papera artisau eran eta makinen bitartez nola egiten den ezagutzea.

Zergatik Legazpin

Museo bihurtutako paper-lantegi zahar bat duelako, eta enpresa haren makineria gehiena gorde duelako. Bisitan, lantegi horrekin lotutako beste gune batzuk ezagutzeko ibilaldi txiki bat ere egiten da: paper-fabrikaren jabeen etxebizitza eta langileen etxebizitzak.

LEGAZPIKO PAPER-FABRIKA

Legazpiko Patricio Elorza paper-fabrika zaharrean sartzeko aukera izango dute ikasleek, eta bertan, paper jarraituko makinaz gain, paper-errotak, pulper ontziak eta abar ikusiko dituzte. Eduardo Chillidaren paper-tailerra ere ikusiko dute (torkuloa, litrografia-harriak, serigrafia…).

Eraikin horren barruan dagoen Chillida Lantokia gunean marrazkigintzaren gaia landuko da, eta autore horren sekretu bat baino gehiago ikasiko dituzte.

Historia, kultura eta balioak

Artisau eran zein paper jarraituko makinan papera fabrikatzeko prozesua ezagutuko dugu. Paper-lantegiek Euskal Herrian izan zuten garrantzia, eta nola eta zergatik sortu ziren ulertuko dugu.

Berdintasunaren alde lanean

Gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldea, sexuen arabera banatutako lanak…

Belaunaldien arteko lana

Guretzat oso garrantzitsua da gure aurreko belaunaldien lana balioan jartzea eta haien lorpenak aintzat hartzea.

IRAUPENA
Gutxi gorabehera, ordu eta erdiko iraupena

PREZIOA
Kontsultatu.
Jarduera hau beste gune batzuen bisitarekin batera antolatzen bada, prezioa murriztua da

NOLA IRITSI
Museoa herrigunean dago, udaletxeko plazatik oso gertu. Plaza horretan estalitako haur-parkea, komun publikoak, kafetegiak, hamaiketakoa egiteko estalitako gunea… eta beste zerbitzu batzuk daude.
Gainera, tren geltokitik metro gutxitara dago.

Informaziorako eta erreserbak egiteko jarri zaitez harremanetan Hezkuntza sailarekin:

Bigarren Hezkuntzarako dago diseinatuta tailer hau, hirugarren mailarako bereziki.