Fabrika - antigua papelera de Legazpi

Programa honen helburua da ikasleek industrializazioak Euskal Herriko historian izan duen garrantzia ezagutzea.

Zergatik Legazpin

Legazpin, museo bihurtutako paper-fabrika zahar bat bisitatuz, Industria Iraultzan murgiltzeko aukera izango duzu. Museo horretan bi gune paregabe daude: Fabrika eta Chillida Lantokia. Gainera, Langileen Ibilbidea hortik abiatzen da (begiratu Eskola).

BISITA

FABRIKA hainbat gunetan dago banatuta. Bertan, Euskal Herrian industrializazioa zergatik gertatu zen modu didaktikoan eta atseginean aztertuko dugu, eta industrializazioak zein ondorio izan zituen, bere protagonistak zeintzuk izan ziren eta abar ere ezagutuko dugu. Euskadin Egina deituriko gunean, Euskadin egiten ziren eta egiten diren produktu ugari ikusiko ditugu, eta beste hainbat gai landuko ditugu proiektu aitzindariak martxan jarri zituzten ekintzaileak, herriak eta hiriak nola aldatzen diren, milaka familien etorrera, lantegietan emakumeek zuten papera, sindikalistena… Gai horiek guztiak ikuspegi pedagogiko eta dinamiko batekin jorratzen ditugu, ikasleek gure historia hori nolakoa izan zen ezagutu dezaten. Ondoren, CHILLIDA LANTOKIra joango gara, eskultore famatu horren paper eta forja tailerrak, eta Donostiako Haizearen Orrazia bezalako burdinazko eskulturak forjatzeko erabili zituen makinak ikusteko.

Ikasleek parte hartzea

Ezinbestekoa da ideiak ulertzeko orduan. Tailer dibertigarri baten bitartez (muntaketa-katea), landa eta artisautzako gizarte batetik industria-gizarte batera aldatzeko orduan prozesu horrek izan zuen garrantzia ulertuko dute

Historia eta kultura

Ekoizpen sistema berrien aldaketak, muntaketa-katea eta abar ikusiko ditugu, etorkizun hobearen bila Euskal Herrira datorren emigrazioaren arrazoiak ezagutuko ditugu, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egingo dugu, besteak beste.

Makineria eta teknologia

Prentsak, paper jarraituko makinak, torkulua, mailu hidraulikoak, engranajeak eta poleak ikusiko ditugu, besteak beste.

Informaziorako eta erreserbak egiteko jarri zaitez harremanetan Hezkuntza sailarekin:

Lehen Hezkuntzarako, Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako, Lanbide Heziketarako, Unibertsitaterako eta Helduen Heziketarako dago bereziki diseinatuta tailer hau.

Lehen hezkuntzako 5. eta 6

Makina sinpleak, energia berriztagarriak eta berriztaezinak aztertuko ditugu, eta kate-lana tailerrarekin, Euskal Herrian industrializazioa nola gertatu zen ulertzeko gako zuzenak eta dibertigarriak eskainiko ditugu.

Bigarren Hezkuntzan

Bigarren Hezkuntzan energia berriztagarriak eta berriztaezinak behatuko ditugu, industrializazioaren gakoak zeintzuk izan ziren aztertuko dugu batez ere, muntaketa-kate batean lan egitera jolastuko gara, eta bakoitzaren herrian zeuden lantegiak ezagutuko dituzte. Ikusmina eragiteko asmoarekin landutako material pedagogikoa dugu, bisitaren ondoren jasotako ezagutza berria proban jartzeko. Paperaren eta Kartoiaren gaia lantzeko material pedagogiko zehatza ere badugu.

Batxilergoan

Batxilergoan talde bakoitzera egokitzen gara, batxilergo artistikoa, zientifikoa edo letretakoa aukeratu duten kontuan hartuta. Batxilergo zientifikoan, teknologian, fisikan eta makinetan jarriko dugu indarra. Batxilergo artistikokaren bisitan enfasi gehiago jarriko dugu artean eta industrian, eta horretarako  gidari kualifikatuak ditugu. Kasu honetan, bisita Chillida Lantokia gunean gauzatuko da batez ere, eta bertan langileen eta Eduardo Chillidaren artean gertatu ziren milaka anekdota eta bitxikeria kontatuko ditugu. Chillidak erabiltzen zituen materialak, ekoizpen prozesuak eta abar ere aztertuko ditugu. Garrantzi handia emango diogu langileek egin zuten lanari, eta taldeko lanari. Fabrika bisitatzean, marketan, industria diseinuetan eta abarretan jarriko dugu arreta.

Ikusmina eragiteko asmoarekin landutako material pedagogikoa dugu, bisitaren ondoren jasotako ezagutza berria proban jartzeko. Paperaren eta Kartoiaren gaia lantzeko material pedagogiko zehatza ere badugu

Lanbide Heziketan

Lanbide Heziketan eskola curriculumarekin lotutako bidai bat egingo dugu denboran zehar, Erdi Aroan hasi eta Industria Arora arte. Prozesu hori zergatik eta nola gertatu zen ulertuko dugu. Fisika, kimika, alderdi sozial eta abarren inguruan ikasiko dugu, modu atsegin eta dibertigarrian. Bisita hau Mirandaola parkean hasiko da, Euskal Herriko Burdinaren Museoa eta Mirandaolako burdinola famatua martxan ikusteko. Euskal Burdinaren Museoan, nahi izanez gero, gazteei hainbeste gustatzen zaien ihes gela esperientzia bat egiteko aukera izango da. Helburu komun bat lortzeko, enigma batzuk ebatzi beharko dituzte trebetasunak, ezagutza eta abilezia erakutsita.

Unibertsitatea

Graduaren arabera (arkitektura, ingeniaritza, Arte Ederrak…) antolatuko da bisita.

Arkitekturako ikasleentzat, museoa ireki zenean Estatu mailako Arkitektura lehiaketan bigarren postua lortu zuen Chillida Lantokia dago. Proiektu hau aurrera eramateko orduan, ideien fusioa oso garrantzitsua izan da, Fabrika gunearen diseinua ere oso erakargarria da talde horientzat, Chillida Lantokiko eta Fabrikako kolore-paletek ez dutelako zerikusirik, ez diseinuan ezta edukietan ere.

Chillida Lantokia bigarren postuan geratu zen estatu mailako arkitektura lehiaketa batean.