Vivienda Obrera Legazpi

Programa honen helburua da ikasleek 1950eko hamarkadan Euskal Herrira etorri ziren langile familien bizitza nolakoa zen ezagutzea.

Zergatik Legazpin

Langileen etxebizitza baten birsorkuntza eder bezain zehatza duelako. Etxebizitza hori, gainera, San Inazio auzoan dago, Bellota Herramientas enpresak sortu zuen lehen langile-auzoan.

Etxebizitza

Langileen etxebizitzak ez du barruko patiorik, baina oso argitsua da. Lantegiak eraiki zuen, bertara beste lurralde batzuetatik lanera zetozen langileentzat. Langileek alokairu-kontratua sinatzen zuten lantegiarekin, eta lantegia zen etxebizitzen mantentze lanen arduraduna.

Zeintzuk dira etxebizitza honen eta gure etxebizitzaren arteko desberdintasunak? Zenbat pertsona bizi ziren etxean (apopiloak, sukaldea erabiltzeko eskubidea zuten bizilagunak…)? Ez dago telebistarik, ezta egongelarik ere. Hozkailurik eta ‘freskera’-rik ere ez! Horiek eta beste gai gehiago landuko dira bisita hpnetan.

Historia, kultura eta balioak

Berdintasunaren alde lanean

Familia-bizitza etxean egiten zen. Emakumeak oso paper garrantzitsua zuen: baliabideen administratzaile bikaina zen, eta bera arduratzen zen nagusiki haurren hezkuntzaz, baita familia janariarekin eta etxea mantentzeko gaiekin hornitzeaz ere. Azken finean, emakumeari dagozkio familiaren egunerokoan eragina duten alderdi askoren inguruko erabakiak.

Emigrazioa

Urte haietan, industrializatutako herrien populazioa biderkatu egin zen, eta iritsi berriei ostatu ematea arazo bihurtu zen. Langileen etxebizitzetan, familia askok apopiloak hartu zituzten, diru-sarrerak handitzeko asmoz. Bisita honetan, ikasleak familia baten etxebizitza batera sartuko dira, eta bertan bizi izandakoen egunerokoa nolakoa zen ikusi eta usainduko dute. Bisitan, gainera, lantegiak sortu zituen beste baliabide batzuk ere aipatuko dira: ekonomatua edo langileentzako supermerkatua, ospitalea, eskola…

Belaunaldien arteko lana

Guretzat oso garrantzitsua da gure aurreko belaunaldien lana balioan jartzea eta haien lorpenak aintzat hartzea.

IRAUPENA
Bisitaren iraupena 45 minutukoa da, gutxi gorabehera

PREZIOA
Kontsultatu.
Jarduera hau beste gune batzuen bisitarekin batera antolatzen bada, prezioa murriztua da)

 NOLA IRITSI
Museoa herrigunean dago, eta etxebizitza dagoen solairura iristeko sei eskailera-maila igo behar dira. Etxebizitzako ateak jatorrizkoak dira, eta ez daude egokituta gurpildun aulkientzat.

Informaziorako eta erreserbak egiteko jarri zaitez harremanetan Hezkuntza sailarekin:

Lehen Hezkuntzarako, Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako, Lanbide Heziketarako, Unibertsitaterako eta Helduen Heziketarako dago bereziki diseinatuta tailer hau.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila

Azken 70 urteetan bizitza zenbat aldatu den ikusiko dugu, baita fisikoki ere. Ez dago Wifi-rik! Ezta telebistarik, hozkailurik edo garbigailurik ere. Eta etxebizitzan 15 pertsona baino gehiago bizi dira, eta komun bakarra dute!

Bigarren Hezkuntza

1950eko hamarkadan bizitza nolakoa zen ulertzea da helburua. Frankoren garaian bete-betean, Euskal Herrira milaka pertsona iritsi ziren etorkizun hobearen bila. Landa eta artisau gizartea industria gizarte bihurtu zen garaia izan zen.

Batxilergoa

Azken 70 urteetan bizimodua asko aldatu da, eta etxebizitza honetan langile-familia baten egunerokoa nolakoa zen ezagutuko dugu.

Lanbide Heziketa

1950eko hamarkadan bizitza nolakoa zen ulertzea da helburua. Frankoren garaian bete-betean, Euskal Herrira milaka pertsona iritsi ziren etorkizun hobearen bila. Landa eta artisau gizartea industria gizarte bihurtu zen garaia izan zen.

Unibertsitatea

Graduaren arabera (arkitektura, ingeniaritza, Arte Ederrak…) antolatuko da bisita.