• Jarduera mota:Erakusketa
  • Tokia: Elorza Papelera (Chillida Lantoki), Fabrika
  • Inaugurazioa: Urriak 9  18:30etan
  • Datak eta ordutegia:
    • Urriak 12 osteguna: 12:00-14:00
    • Urriak 13 ostirala: 18:00-20:00
    • Urriak 14 larunbata: 12:00-14:00 / 18:00-20:00
    • Urriak 15 igandea: 12:00-14:00
    • Urriak 20 ostirala: 18:00-20:00
    • Urriak 21 larunbata: 12:00-14:00 / 18:00-20:00
    • Urriak 22 igandea: 12:00-14:00

Fabrika gunean industrializazioarekin zerikusia duten aldi bateko erakusketak egiteko txoko berria sortu dugu eta bertan egingo dugun lehen erakusketa“Euskadin Egina”aurkezten dizugu:

Aspaldiko tailer itxura duen gunea berreskuratu dugu, lan egiteko egurrezko mahai luzeak, tresneria, buzo urdinak, fitxatzeko makina eta erakusketaren erdian Euskal Herriko mapa handi bat, non herriak eta bertan sortutako industria lotzen dugu.

Euskal Herria ezagutzeko hainbat ikuspegi daude: historia, paisaia, kultura, hizkuntza, eta abar. Erakusketa honetanOBJEKTUA izango da gure lurraldea ezagutzeko ardatz nagusia.Industrializazioak objektua aldatzen du, lehen artisaua eta bakarra zena orain kate lanean egingo da, azkarrago eta merkeago ekoiztuz. Euskal Herrian sormen izugarria egon zen eta herri bakoitza produktu zehatz batekin lotu dezakegu. Esate baterako: Legazpin mailuak, Tolosan papera, Azpeitian abarketak, Donostian zigarroak, eta abar.

Egunerokotasunean erabili izan ditugun objektu batzuen “historiabereziak”ezagutzeko aukera izango dugu: Sanchesky patinak, Lagarto, Chimbo edo Bilore xaboia, KAS…eta abar.

Erakusketa hau egonkorbezala geratuko da neurri handi batetan, “Ikastetxeentzako txoko” berezian bihurtuz. Bertan, “jolasten ikasten” lelopean esperientzia desberdina eskaini nahi dugu. Gune honetan, hainbat froga antolatu ditugu eta erronkak aurrera ateratzeko Euskal Herriaren industrializazioan murgilduko dira ikasleak: Zein probintzietatik etorri ziren? Haurrak zenbat urterekin hasten ziren lanean lantegian? 1950.hamarkadan emakumeak lantegian lan egitea ondo ikusia al zegoen? Lan istripu bat gertatuz gero, langileak soldata jasotzen jarraitzen al zuen? Non ekoizten ziren ehogailuak eta abar.

Informazioa lortzeko hainbat baliabide erabiliko dituzte, adibidez,Lantegien Fitxategia. Bertan, herriz herriko langileen fitxak sortzen ari garen datu basea aztergai izango dute.

Erakusketa honetan Gordailuren lankidetza izan dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bilduma biltzen duen erakundea da eta kasu honetan,maileguan pieza berezi bat utzi digu.

Eskerrik asko erakusketa hau eta beste hainbat ekintza burutzen laguntzen diguzuen guztioi.

Data

Urr 09 2023
Expired!