Nordic walking Brinkola

Nordic walking edo ipar martxa aire librean egiten den ariketa mota bat da, mendirako erabiltzen diren makilen antzeko beste makila batzuen laguntzarekin egiten dena. Ipar martxarako erabiltzen diren makilek helduleku ergonomikoak dituzte, makila eta eskumuturra lotzeko dragonera deitzen den lokarria dutenak. Finlandian du sorrera kirol mota honek, 1930eko hamarkadan, eta mendean zehar hobetzen joan da, gaur egun ezagutzen dugun jarduera bihurtu arte. Osasunarentzako jarduera onuragarrienetako bat da, eta patologia desberdinak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko gomendagarria. Informazio gehiago: http://www.nordicwalkinggunea.net/La-Red-de-Centros-NW/nw-legazpi

Joan-etorriko ibilbide erraza, Legazpiko Bikuña kiroldegian hasten dena. Ipar martxarekin hasteko ibilbide egokia da, Bikuña, Telleriarte eta Brinkola auzoak zeharkatzen dituena.

Ibilbidea

Ibilbide gehiago