Nordic walking Barrendiola

Nordic walking edo ipar martxa aire librean egiten den ariketa mota bat da, mendirako erabiltzen diren makilen antzeko beste makila batzuen laguntzarekin egiten dena. Ipar martxarako erabiltzen diren makilek helduleku ergonomikoak dituzte, makila eta eskumuturra lotzeko dragonera deitzen den lokarria dutenak. Finlandian du sorrera kirol mota honek, 1930eko hamarkadan, eta mendean zehar hobetzen joan da, gaur egun ezagutzen dugun jarduera bihurtu arte. Osasunarentzako jarduera onuragarrienetako bat da, eta patologia desberdinak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko gomendagarria. Informazio gehiago: http://www.nordicwalkinggunea.net/La-Red-de-Centros-NW/nw-legazpi

Zailtasun ertaineko joan-etorriko ibilbidea, Bikuña kiroldegia eta Barrendiola urtegia artekoa. Telleriarte eta Brinkola auzoak zeharkatzen ditu, eta Barrendiola urtegiari bira ematen dio, Legazpiko herrigunera itzultzeko joatekotan egindako bideari berriz ekin aurretik.

Iibilbidea

Ibilbide gehiago