Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)
Ikastetxeek astean zehar egin dezakete jarduera hau

Sar zaitez ogiaren munduan Igaralde Baserrian

Igaralde baserria edo Ogiaren Txokoa Legazpiko Brinkola auzo zoragarrian dago kokatuta. Tibur Agirre da Igaralde Goikoa baserriko jabea, bera izango da gure gidaria  nagusiek zein haurrek eskuak masan sartu eta opiltxo bat modu tradizionalaren egiten dugun bitartean. Behin ogia labean sartuta museora joango gara, han, hazia ereitetik hasita, uztaroa, erabilitako tresnak, irina nola ateratzen den, orea nola egiten den eta labean nola egosten den erakutsiko digu. Ondoren, baserri ondoan kokatuta dagoen XVI. mendeko errota bat bisitatuko dugu. Bertan,  Tiburrek errota martxan jartzeaz gain haurrek galbahea zer den ikusi eta erabiltzeko aukera izango dute. Bisita amaitu baino lehen, antaparan dauden antzarei eta ateei ogi gogora emango diegu. Eta ez gara opiltxoaz ahaztuko! ordurako prest izango dugu gure ogia etxera eramateko.

Ez galdu Brinkolako esperientzia paregabe hau!

ONDAREAREN AZALPEN LABURRA:

Igaralde errotaren lehen idatzizko aipamena, 1515. urtekoa da. 1516. urtean, jabetza Oñatiko Lazarraga famili boteretsuaren  eskuetara pasatzen da. 1729 eta 1730 urteetan, errota berreraiki egiten da, Martin de Garro, hargin maisuaren eskutik. XIX eta XX. mendeetan Urmenetarrak bizi izan ziren errotan. Marceliano Urmeneta eta Clara Iñurritegiren ondorengoa Benito Iñurritegi Zabaleta iloba izan zen.  Benito Iñurritegi eta Manoli Beristain Urkiola senar-emazteak  izan ziren Igaralde errotako azken errotariak. Errota honetan, gehienbat artoa, garagarra eta garia ehotzen ziren. Gaur egun LENBUR Fundazioak bisita turistiko eta pedagogikoak antolatzen ditu  errota martxan jarriz. Errotako bisita, ondoan dagoen Ogiaren Txokoa Museoarekin erakusten da.

 

Kartel nagusia eta herrialde mailakoa programazioa ikusi dezakezue:

Igaralde baserria eta errota, ogiaren museoa

Data

Mai 12 2024
Expired!