Colegio Buen Pastor
  • Jarduera mota: Erakusketa
  • Tokia: Buen Pastor Ikastetxeko Kapera
  • Inaugurazioa: 2022ko abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketa honek, Legazpiko Buen Pastor ikastetxearen historia kontatzen du. Historia hau, Legazpiko Patricio Echeverria industria gizonari lotuta dago. Patricio Echeverria lantegiaren hazkundearekin batera, Legazpiko populakuntzak ere gora egin zuen eta azkar batean, ikastetxe berri bat eraikitziaren beharra sortu zen. Patricio Echeverriak, Legazpiko udalak lur sail bat uztearen baldintzarekin, eskola berri bat eraikitzea erabaki zuen. Erakusketan, 1942. urtetik aurrera Buen Pastor-La Salle ikastetxean ikasi zuten haur legazpiar horien argazkiak ikusgai jarri dira. Halaber, erakusketa honetan, Buen Pastorreko kapera eta ikastetxean dagoen eta Lenbur Fundazioak errekuperatu duen ikasgela irekita egongo direla, publikoak argazkiak ikusteaz gain, kapera eta garai bateko gela ikus ditzan.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu, 25 urte hauetan BuenPastor ikastetxean ikasi zuten haurren argazkiak berreskuratzen lagundu diguten guztiei, eta baita, La Salle Irun, La Salle San Asensio eta erakusketa hau gauzatzeko ezinbestekoak izan diren irakasle eta ikasle ohiei.

 

 

ORDU-PROGRAMAZIOA

Larunbatak

11:30 - 13:30
18:00 - 20:00

Igandeak

11:30 - 13:30

Ostiralak

18:00 - 20:00

Data

Abe 02 2022 - Urt 08 2023
Expired!