Gipuzkoan zehar turismoa egitea pentsatzen ari bazarete, ezin duzute Legazpi – Burdin Harana ikusi gabe utzi. Bertan, iraganera bidaiatu eta antzinako burdinoletan murgiltzeko aukera izango duzute. Mirandaola burdinola da horietako bat: bertan Euskal Herrian bakarra den ikuskizuna eskainiko dizuete bertako olagizonek. Baserritarrek ere euren baserrietako ateak zabalduko dizkizuete eta bertan Idiazabal gazta eta sagardoa dastatzeko aukera izango duzue.
LENBUR Fundazioak edozein motatako eta adin guztietako pertsonentzako planak antolatzen ditu: elkarte, jubilatu, enpresa bisitak, kirol ekintzak…, baina gure berezitasuna familia-planak dira eta horietan haurrak dira protagonistak.
Euskadira bidaia egitea euskal bizimoduaz gozatzea da eta bidaia hasteko modurik hoberena haran xarmagarri hau bisitatzea da. Hemendik hiriburuak bisitatzera joan zaitezkete Donostia, Bilbao, Iruñea,…. eta gertu dituzue beste leku interesgarriak ere: Arantzazu Oñatin, Zerain, Zumarraga, etbar. Burdin Harana ere Gaztaren Ibilbidean, Ignaziotar bidean, etabar dago.
Arkumetxoak jaio berri dira Erreizabal baserrian, zatozte artzai eta gaztaren mundua ezagutzera!
Gabonak hurbil ditugu eta Erraizabal baserrian, Legazpin, (Artzantzaren ekomuseoan) Olentzeroren galtzerdiak ehuntzen ari dira!
MIRANDAOLAN EGOERA BERRIRA EGOKITU GARA FAMILI GUZTEINTZAT LEKU SEGURUA ETA MAGIKOA IZATEN JARRAITZEKO.
Gosaltzeko ogi txigortua, eskola ondorengo ogitartekoa… egunero jaten dugu ogia baino, produktu hau nondik dator?
Zatoz familian Legazpiko Mirandaola burdinolara. Gure arbasoak hein haundi batean Ikazkinak, olagizonak eta meatzariak izan ziren. Ezagutu nahi al dituzu lanbide horiek modu dibertigarri batean? Euskal Burdinaren Museoan, ikasiz gozatuko duzu.
Lagunekin edota familiarekin plan berezia antolatu nahi baduzu