Langileen Etxebizitzan, lantegi berriak sortzearekin batera eraldatu egiten den herri baten historia kontatzen da. Lantegi berriekin, lan eta etorkizun hobearen bila datozen milaka familia iritsiko dira Euskal Herrira. Bisita honetan iritsi berria den langile-familia baten egunerokoan murgilduko gara. Telebistarik gabe, hozkailurik gabe, garbigailurik gabe, berogailurik gabe… apopiloak edo sukaldea erabiltzeko eskubidea duten bizilagunak batera bizi dira lantegiko maizterrekin.

Bisitak eta tarifak
Langileen Etxebizitzako bisitak aurrez hitzordua eskatuta egingo dira.
Bisita orokorra
4,5€
10 pertsona baino gutxiagoko taldeen bisita
50€
Talde eta ikasleentzako bisita gidatua
Tarifak kontsultatu
Familian egiteko jarduerak
Aiton-Amonen bizimodua ezagutu
Ordutegiak
Kontsultatu ordutegiak eta bisitak egiteko aukerak.
Zerbitzuak
Audiogidak.
Nola iritsi
San Ignazio auzoan dago, herriko erdigunetik gertu. Kotxez: herriko plazan dagoen lurrazpiko aparkalekua. Garraio publikoz: Legazpiko tren geltokia eta lineako autobusa.
(Ikusi aukerak)
Galeria
Zer gehiago aurkituko dugu Legazpiko herrigunean:
Nola iritsi Legazpiko hirigunera
Kotxez, autokarabanaz edo autobusez
Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantokia eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).
Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.
Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu.
Helbidea: San Inazio auzoa, 5, 20320 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.054257, -2.336253