Industrializazioa Euskal Herrira iritsi zenean, bizitzeko eta lan egiteko modu berriak sortu ziren. Legazpiko paper fabrika zaharrean kokatuta dagoen Fabrika museo-gunean, ibilaldia egingo dugu industrializazioan zehar, gure lurraldean eragindako aldaketa sakon hark utzi zituen ondorio sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak ezagutzeko. Euskadiko produktu eta lantegi esanguratsuenak aurkituko ditugu bertan, eta azken bi mendeetan euskaldunon izaera gehien markatu duen alderdi hori ezagutuko dugu.

Bisitak eta tarifak
Fabrikako bisitak aurretik hitzordua hartuta egingo dira.
Bisita orokorra
5€ pertsonako
10 pertsona baino gutxiagoko taldeen bisita
50€
Talde eta ikasleentzako bisita gidatua
Tarifak kontsultatu
Ordutegiak
Ordutegiak eta bisitak egiteko aukerak kontsultatu.
Zerbitzuak
WC, audiogidak, denda, informazio-gunea, igogailua.
Nola iritsi
Herrigunetik oso gertu dago. Kotxez: aparkalekua eraikinaren atzealdean dago, eta industrialdetik iristen da bertara. Garraio publikoz: Legazpiko tren geltokia, eta lineako autobusa.
(Ikusi aukerak)
Galeria
Zer gehiago aurkituko dugu Legazpiko herrigunean
Nola iritsi Legazpiko hirigunera
Kotxez, autokarabanaz edo autobusez
Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantokia eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).
Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.
Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu.
(Chillida Lantokia museotik sartzen da)
Helbidea: Azpikoetxe kalea, z/g, 20320 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.053314, -2.330436