Arbel-ziriak, ikasmahaiak eta entziklopediak… gauza bakoitza bere tokian dago kokatuta, ordena zorrotza jarraituz. Bisitaria denboran bidai bat egitera gonbidatzen du horrek guztiak, 50. Hamarkadako Eskolaraino eramanez. Garai hartako eskolan zorroztasuna, diziplina eta erlijioa ziren transmititzen ziren balio garrantzitsuenak, eta mutilek eta neskek bananduta ikasten zuten, ikastetxe desberdinetan, non gizartean izango zuten “funtzioa” betetzeko heziak ziren. Zu izan zaitezke zuri-beltzezko filma honetako protagonista. Ikasmahaien tapak altxatuz, mila istorio aurkituko dituzu, eta xx. mende erdialdeko joko eta jostailu tradizionalak ezagutuko dituzu.

Bisitak eta tarifak
50. Hamarkadako Eskolako bisitak aurretik hitzordua hartuta egingo dira.
Bisita orokorra
4,5€
10 pertsona baino gutxiagoko taldeen bisita
50€
Talde eta ikasleentzako bisita gidatua
Tarifak kontsultatu
Familian egiteko jarduerak
Aiton-Amonen eskola
Ordutegia
Ordutegiak eta bisitak egiteko aukerak kontsultatu
Zerbitzuak
Bisita gidatuak, arrapala irisgarriak.
Nola iritsi
Herriko erdigunean dago. Kotxez: Legazpiko plazan dagoen lurrazpiko aparkalekua. Garraio publikoz: Legazpiko tren geltokia, eta lineako autobusa.
(Ikusi aukerak)
Galeria
Zer gehiago aurkituko dugu Legazpiko herrigunean
Nola iritsi Legazpiko hirigunera
Kotxez, autokarabanaz edo autobusez
Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantokia eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).
Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.
Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu.
Helbidea: Santikutz kalea, 5, 20230 Legazpi, Gipuzkoa
Koordenatuak: 43.053419, -2.333246