Etapa honek amaiera ematen dio GR 286 bideko ibilbideari, eta GR 120 edo Ignaziotar Bideko bidexka beretik igarotzen da. Brinkola auzotik irtenda, Barrendiolara igotzen da pixkanaka, eta handik Aizkorri mendizerrara. Oso etapa gogorra da, metatutako 749 metroko desnibela baino handiagoa duelako. Bere gunerik garaiena 1.200 metroko altueran dago, Arriurdin eta Artzanburu mendi tontorren artean, eta handik panoramika bikaina ikusteko aukera izango duzue. Han hasten da Arantzazuko santutegirako jaitsiera.
Ibilbidea
Etapa gehiago
Beste ibilbide batzuk
- Ibilbide lineala
- Hasiera: Brinkola, Legazpi (Gipuzkoa)
Koordenatuak: 43.018684, -2.335350 - Amaiera: Arantzazu santutegia, Oñati (Gipuzkoa)
Koordenatuak: 42.979147, -2.399565 - Ibilbidea: Brinkola, Barrendiola, Arriurdin, Arantzazu (Legazpi- Oñati)
- Distantzia: 10,5km
- Desnibela: 745m
- Iraupena: 3 ordu 55 minutu
- Zailtasuna: Altua
- Garraio mota: Oinez
- GPSa deskargatu
Legazpin bisitatu daitezkeen lekuak:
- Brinkola auzoan: Igaralde baserria eta errota
- Legazpiko herrigunean: Fabrika, Chillida Lantokia, 1950eko hamarkadako eskola eta kapera, Langileen etxebizitza.
- Mirandaola parkean: Turismo bulegoa, Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaola burdinola eta Mirandaolako kapera.
- Brinkola auzoan: Igaralde baserria eta errota
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoanatura.eus/es/red/-/ibilbide/GR_286_E04