GR 120

Zumarragako Antio baselizatik aterata, bideak behera egiten du hasieran, baina bailarako eremu baxuenetara iritsi aurretik, hau da, Urola ibaiaren ondora iritsi aurretik, igotzen hasten da Argixao industrialdearen parean. Bideak mendi lerroan gora jarraitzen du, Aztiriara (Gabira) iristeko. Han, jaisten hasiko da berriz, Telleriarte auzorantz. Mirandaolan ibai ondoraino iritsiko da, eta horren ondotik, Brinkolaraino jarraituko du. 

Ibilbidea

Etapa gehiago

Beste ibilbide batzuk

Legazpin bisitatu daitezkeen lekuak:

  • Legazpiko herrigunean: Fabrika, Chillida Lantokia, 1950eko hamarkadako eskola eta kapera, Langileen etxebizitza.
  • Mirandaola parkean: Turismo bulegoa, Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaola burdinola eta Mirandaolako kapera.
  • Brinkola auzoan: Igaralde baserria eta errota

Informazio gehiago: https://turismo.euskadi.eus/es/rutas/gr-120-ruta-de-lost-res-templos-a-pie/aa30-12375/es/