![Ruta obrera Legazpi](https://sp-ao.shortpixel.ai/client/to_webp,q_glossy,ret_img,w_1000,h_667/https://lenbur.com/wp-content/uploads/2022/08/ruta_obrea_legazpi.jpg)
Legazpiko herrigunea zeharkatzen duen ibilbide honek XX. mende erdialdeko langile familiak nola bizi ziren erakusten du. Gaur egun ezagutzen dugun herria Patricio Echeverria lantegiaren inguruan eraiki zen. Lantegia lan egiteko tokia zen, baina etxebizitza, hezkuntza, ekonomatua eta gainerako zerbitzu batzuk ere eskaintzen zituen enpresa berak. Beraz, lantegiko langileek eta haien familiek enpresaren inguruan egiten zuten bizitza. Ibilbide honetan, aurreko mendearen erdialdeko langile baten egunerokoa osatzen zuten leku horiek guztiak ezagutuko ditugu.
Ibilbidea
Beste ibilbide batzuk Legazpin
- Ibilbide lineala
- Hasiera puntua:Azpikoetxe kalea 7, Legazpi (Gipuzkoa) Koordenatuak: 43.052913, -2.330685
- Amaiera puntua: Nafarroa kalea 6, Legazpi (Gipuzkoa)
Koordenatuak: 43.051289, -2.333133 - Distantzia: 2,1 km
- Iraupena: 30 minutu (geldialdirik gabe)
- Zailtasuna: Baxua
- GPSa deskargatu
15 interes gune ditu
Langileen ibilbidean bisitatu daitezkeen guneak: Fabrika, Chillida Lantokia, 1950. hamarkadako eskola eta kapera, Langileen etxebizitza.