Ibilbide erraz honek Arabaolatza, Brinkola eta Telleriarte landa auzoak eta Mirandaola parkea zeharkatzen ditu, eta Urola ibaiaren ondotik doa. Mendeetan zehar, burdina ekoizteko oso gune garrantzitsua izan da Legazpi. Herritik gertu zeuden meategietatik ekartzen zuten burdin mea, gero Urola ibaiaren ertzean zeuden burdinola ugarietan eraldatzeko. Presek, kanalek, burdinola zaharren aztarnek, jauregiek eta errotek iraganera eramango gaituzte, Burdin Haranaren garairik oparoenera, hain zuzen.
Ibilbidea
Otras rutas por Legazpi
- Ibilbide lineala
- Hasiera: Bikuña jauregia, Bikuña-enea plaza 16, Legazpi (Gipuzkoa)
Koordenatuak: 43.049105, -2.335566 - Amaiera: Brinkola barreiatua 22 (Arabaolatza baserria) Legazpi (Gipuzkoa)
Koordenatuak: 43.012715, -2.333623 - Distantzia: 4,8 km
- Desnibela: 100m
- Iraupena: 60 minutu
- Zailtasuna: Erraza
- GPSa deskargatu
29 interesgune ditu
Burdinolen ibilbidean bisitatu daitezkeen guneak: Igaralde baserria eta errota, Mirandaola burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa