
- Jarduera mota: haurrekin egiteko (FAMILIA PLANA)
- Tokia: Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola, Mirandaolako parkean, LEGAZPI – Gipuzkoa
- Datak 2025: ORAINGOZ, SARREREN SALMENTA ITXITA
- Azaroak: 8-9 / 15-16 / 22-23 / 29-30
- Abenduak: 6-7-8 / 13-14 (20-21: Momentuz Legazpikoentzat gordeta. Sarrera hauek telefonoz erosi behar dira.
- Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.
- Txandak: 10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 / 19:00. (18:00 eta 19:00etako txandatan linterna ekartzea gomendatzen dugu)
- Hizkuntza: Euskeraz
- Gazteleraz:
- Azaroak 22, 13:00
- Azaroak 30, 15:00
- Abenduak 6, 10:00
- Gazteleraz:
- Prezioa: 8,75€ (2 urtekoak barne)
Ezinbestekoa da sarrerak online erostea.
* Sarrerak bisitaren egunean bertan jasoko dira faktura aurkeztuz.
Famili plan bikaina!!
Legazpiko Mirandaolako Parkean antolatutako familia plana dugu hau. Ipuinez eta pertsonai desberdinen bitartez, Olentzero eta Mari Domingiren historia ezagutuko dugu.
Hasteko, harrera gunean elkartuko gara (Turismo Bulegoan, Euskal Burdinaren Museoan). Ipuin kontalaria, jakin-mina pizteko asmoarekin, Olentzeroren abestia abesten hasiko da: “Olentzero joan zaigu, mendira lanera, intentzioarekin ikatza egitera…” dio abestiak. Baina abesti honek, zalantzak sortaraziko dizkigu: Ikatza zer da? Zertarako erabiltzen da? Zeinek egiten du? Zergatik? Zertarako? Zalantza hauek guztiak argituko dira,….baina,…… Zergatik ekartzen ditu Olentzerok opariak? Zer gertatu zitzaion Napoleon astotxoari?
Badakizu zertan aritzen den Mari Domingi? Emakume argi eta jakintsua da, basoko sekretu guztiak dakizki eta basoan dauden landare eta loreekin Burdintxori ukendu magikoa prestatuko dio, budinolan egindako erredura sendatzeko. Legazpin Mari Domingiren mila kontu gehiago ezagutuko ditugu!
Ahoa irekita kontu hauek entzuten ari garen bitartean, pertsonai magiko eta bihurri bat sartuko da Museoan, Burdintxo!!!!!! Burdintxo izango da historia honen korapiloa argituko diguna……eta berarekin parkean barrena joango gara Olentzero eta Mari Domigiren bila. Hauek menditik jaisten topatuko ditugu eta elkarrekin Mirandaolako Burdinolara abiatuko gara.
Bertan, Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dugu, argazkiak atera, eskutitza eman…!
Mirandaola Burdinola ezagutzeko aukera izango dugu, Burdintxoren lantegia eta burdintxok sutegian, danbolinarekin egindako gaztaina goxoak dastatuko ditugu. (Burdinola ez da martxan egongo)
Zatoz Legazpira eta gozatu familia plan bikain honetaz! Mari Domingi, Olentzero eta Burdintxo zurekin egoteko irrikitan daude!!
Eguna borobiltzeko bi aukera:

Ikasi, jolastu eta amestu Legazpin
16:30 Aitona-amonen eskola (LEGAZPI) 18:00 Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola, Mirandaolako parkean (LEGAZPI)

Eguberri magikoa , sagar, ipuin eta ikatz artean: Igartubeiti eta Mirandaola familian
11:00 Igartubeiti Baserri Museoa, bisita + sagar zukua (EZKIO) 13:00 Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola, Mirandaolako parkean (LEGAZPI)

Euskal Burdinaren Museoa
Data
- Aza 08 2025
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost