“ El Valle del Hierro ”nobelan agertzen diren emakumeak  pertsonaiak  eta antzeztokia ezagutzeko aukera izango dugu  Ane Odriozola idazlearen eskutik.

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, zer hoberik Ane Odriozolaren laguntza izatea baino, orain arte Legazpin kokatu batitu bere liburuak. 2018an “Secreto de Gibola” argitaratu zuen, 2020an “La Sombra de Gibola”-rekin  jarraitu zuen eta “Conspiración en Gibola” trilogia lanarekin amaitu zuen, 2019ko Literatura Saria jasoz.

“El Valle del Hierro” bere laugarren eleberria da, eta, zalantzarik gabe, nobelaren indarra emakumezko pertsonaiek daramate: Asencia, langile nekaezina, baserria eta familia aurrera ateratzen dituena, Jurdana, txikitatik egoera oso gogorrak bizi dituena eta bizirauten ikasi behar izan duena, edo Caltalina, beste modu batekoa bada ere, izaera handia du eta nahi duenaren alde borrokatzen du. Horietako bakoitzak ezin hobeto azaltzen du XVI. mendeko euskal emakumeen errealitatea.

Eleberriaren girotzea bikaina da, haraneko paisaiaren, baserrien eta burdinolen deskribapena ikusgarria da, eta oraingoan Mirandaolako Burdinola ospetsuan sartu ahal izango gara. Burdinola hori eleberriaren funtsezko kokalekua da, eta, besteak beste, ondoen gordetako sekretuetako bat azalduko da: “Burdinazko gurutzearen miraria”, izen bereko kapera ere bisitatu ahal izango dugu.

Bisita amaitzeko, burdinola martxan jarriko dute haraneko olagizonek eta olapintxo goxoa prestatuko  digute.

Mirandaola Parkea

Data

Mar 09 2025
Expired!

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost