GR 120

GR 286 bidea ez bezala, ibilbide honen bigarren etapa Urola ibaiaren ertzetik igarotzen da. Zumarragako Antioko baselizatik ateratzen da, eta Urretxu-Zumarragara jaisten da. Bi udalerri horietako herriguneak zeharkatu ondoren, Legazpi aldera joaten da, haranean gora eta Urola ibaiaren eta trenbidearen parean. Industria gunetik iristen da Legazpira, eta iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Gero, Mirandaola parkea igaro eta Telleriarte auzoraino iristen da, poliki-poliki Brinkolaraino igotzeko.

Ibilbidea

Etapa gehiago, guztira

Beste ibilbide batzuk

Legazpin bisitatu daitezkeen lekuak: 

  • Legazpiko herri gunean: Fabrika, Chillida Lantokia, 1950eko hamarkadako eskola eta kapera, Langileen etxebizitza. 
  • Mirandaola parkean: Turismo bulegoa, Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaola burdinola eta Mirandaolako kapera. 
  • Brinkola auzoan: Igaralde baserria eta errota.

Informazio gehiago: https://turismo.euskadi.eus/es/rutas/gr-120-ruta-de-lost-res-templos-a-pie/aa30-12375/es/