- Jarduera mota: Beste batzuk
- Tokia:
- Goizean: Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio) Dolarean martxan
- 17:00 Aiton-Amonen eskola eta etxebizitza (Legazpi)
- Datak: Urriak 10 eta 17
- Prezioa: Arratsaldeko bisitak doako bisitak (Urola Garaiaren eskutik)
Ezinbestekoa da erreserbatzea: igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943722978
Sagardoa, baserria eta industrializazioa
Bisita bateratua urrian: Igartubeiti Baserri Museoa eta Fabrika Museoa (50. hamarkadako eskola eta etxebizitza)
Bidaiatu gure eskualdeko historia hurbilean barrena, baserriko bizimodutik industrializazioaren garaira eramango zaituen esperientzia berezi batean. Sagardoaren kulturatik abiatuta, gure herriko bizimoduan, hezkuntzan eta etxebizitzetan gertatutako aldaketak ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Goizean, Igartubeiti Baserri Museoan, sagardoa egiteko prozesu tradizionala ezagutuko da eta XVI. mendeko dolarea martxan ikusiko da. Baserriaren eguneroko bizimodua, lan egiteko moduak eta sagardoak familien zein komunitatearen bizitzan zuen garrantzia gertutik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Arratsaldean, bisita Legazpira lekualdatuko da, industrializazioaren etorrerarekin hasi zen eraldaketa ulertzeko. Baserritik fabrikara igarotzeak lan egiteko moduak ez ezik, bizitzeko era, hezkuntza eta familia-antolaketa ere aldatu zituen.
Bisitan Aiton-amonen garaiko eskola eta 50. hamarkadako langileen etxebizitza ezagutuko dira, garai hartako eguneroko bizitzaren lekuko diren bi espazio adierazgarri. Gaur egungo bizimoduarekin alderatzeko aukera izango dute bisitariek, eskolako diziplina zorrotza, erabiltzen ziren zigorrak eta garai hartako hezkuntza eredua ezagutuz. Ondoren, telebistarik, hozkailurik, garbigailurik edo berogailurik gabeko etxebizitza batean murgilduko dira, familien eguneroko bizimodua nolakoa zen bertatik bertara ezagutzeko. Baina ez da lanaz eta diziplinaz bakarrik hitz egingo: garai hartako haurren jolasak eta aisialdia ere ezagutuko dituzte, iragan hurbilera hurbiltzeko modu atsegin eta parte-hartzailean.
Esperientziaren protagonista nagusiak hiru espazio historiko izango dira: Igartubeitiko dolarea eta 50. hamarkadako eskola eta langileen etxebizitza. Hiru ondaregune hauek gure historiako bi garai erabakigarri irudikatzen dituzte, landa mundutik industria-gizartera egindako trantsizioa modu hurbil eta ulergarrian erakutsiz.
Historia eta gure eskualdeko ondarearen hainbat elementu lotzen dituen esperientzia honek landa ondarea, industria ondarea eta tokiko historia uztartzen ditu. Horrela, gure lurraldearen bilakaera ulertzeko aukera eskaintzen du, baserriaren mundutik fabrikaren garaira igaro zen gizartearen eraldaketa balioan jarriz.
Igartubeiti Baserria (Ezkio) + Aitona-Amonen eskola (Legazpi)
Data
- Urr 10 2026
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost