Patricio en la construction de la ferrería de MIrandaola
  • Jarduera mota: Erakusketa
  • Erakusketa gunea:Chillida Lantoki, Legazpi
  • Inaugurazioa: Irailak 18, ostirala 18:30
  • Datak:
    • Irailak: 18, 19, 20, 25, 26, 27
    • Urriak : 2, 3, 4
  • Ordutegia: 
    • Ostirala: 18:00 – 20:00.
    • Larunbata: 11:30 – 13:30 y 18:00 – 20:00.
    • Igandeak eta jaiegunak: 11:30 – 13:30
  • Prezioa: Dohain

Patricio Echeverría, mezenas

LENBUR Fundazioak “Patricio Echeverría, mezenas” erakusketa aurkezten du, Legazpiko industrialariaren alderdirik ezezagunena ezagutzera emateko.

LENBUR Fundazioak “Patricio Echeverría, mezenas” erakusketa antolatzen du Chillida Lantokin (Legazpi), irailaren 18tik urriaren 4ra bitartean bisitatu ahal izango dena. Erakusketak Patricio Echeverríaren alderdirik ezezagunenetako bat ezagutzera ematen du: artearen eta kulturaren alde egindako mezenas-lana. Horrela, enpresaburuaz gain, pertsona ere ezagutzeko aukera eskaintzen du. Jakina da Eduardo Chillidak Patricio Echeverríaren lantegian aurkitu zituela Haizearen Orrazia errealitate bihurtzeko beharrezko baliabideak. Patriciok pabiloi bat utzi zion, hamar langile onenetarikoak jarri zituen haren esanetara eta 25 tona altzairu oparitu zizkion. Hala ere, erakusketak mezenas-jarduera horren pasarte ezezagun ugari azaleratzen ditu. Arantzazuko santutegiko gurutzea Legazpin forjatu zen; Jorge Oteizak zizelkatutako apostoluak lantegiko makineria eta langileen laguntzaz jarri ziren, eta Echeverríak bere poltsikotik ordaindu zuen Oteizak obra amaitu ahal izan zezan. Industrialariak, gainera, Lucio Muñozek egindako basilikako absidearen kostu osoa bere gain hartu zuen. Horrez gain, absidearen metalezko egitura ere bere lantegietan egin zen.

 

Artearen eta kulturaren mezenas izateaz gain, erakusketak Patricio Echeverríaren bizitza ere azaltzen du, lantegitik harago. Paper-fabrikan gertatutako ezbehar batek markatutako haurtzarotik abiatu, eta burdinaren munduan bere bidea egitea erabaki zuen arteko ibilbidea jasotzen du.

Erakusketak Patricio Echeverríaren bizi-ibilbidea jasotzen duen denbora-lerro bat eta hiru gai-modulu ditu ardatz.

Chillida Lantoki

Data

Ira 18 2026

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost