
- Jarduera mota: beste batzuk
- Tokia: 1950eko hamarkadako eskola eta kapera, eta Langileen etxebizitza, Legazpi
- Datak: Uztailak 6
- Ordutegia: 11:00
Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)
Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.
Patricio Echeverríak sortutako mundua ezagutuko duzue: Mutilen Eskola eta Langileen Etxebizitza guenak ikusiko dira eta bisita gidatuan: Patricio Echeverríaren etxea, Dispensarioa, eta abar.
Langileen ibilbidean, lantegiak sortzearekin batera eraldatzen den herri baten historia kontatzen da. Protagonistak langile familiak dira eta beraien egunerokotasunean murgilduko gara langileen etxebizitza eta 1950eko hamarkadako eskola bisitatuz. Garai hartako etxebizitzen berezitasunetan arreta jarriko dugu: telebista, hozkailu, berogailu, sofa eta gaur egun guretzat ezinbestekoak diren beste hainbat gauza gabe bizi ziren. Eskolan, berriz, garai hartako hezkuntzaren ezaugarriak, zigorrak eta jokoak ezagutuko ditugu, hala nola, tortolosak, txapak, zibak…
Bisita eskolan hasiko da (Haztegi Ikastola).
1950eko eskola eta kapera
Data
- Uzt 06 2025
- Expired!
This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost