Fabrika - antigua papelera de Legazpi
  • Jarduera mota: Erakusketa
  • Tokia:Fabrika museoan
  • Datak:
    • Irailak: 19, 20, 21, 26, 27, 28
    • Urriak: 3, 4, 5
  • Ordutegia: 
    • Ostiralak: 17:00 – 19:00
    • Larunbatak: 11:30 – 13:30 y 17:00 – 19:00
    • Igandeak eta jaiegunak: 11:30 – 13:30
  • Prezioa: Dohain

“IRAGANERA ITZULERA, objektuak gizartearen isla” – Erakusketa

LENBUR Fundazioak Fabrika museoan 2025ean garatuko dituen jardueren artean, “IRAGANERA ITZULERA, objektuak gizartearen isla” izeneko erakusketa antolatuko du.

Industria-iraultzak aldaketak ekarri zituen eguneroko objektuak ekoizteko moduan. Industriaren mekanizazioari esker, eguneroko objektuak eskala handian ekoiztu ziren, eta horrek kostuak murriztu eta produktuak irisgarriagoak bihurtu zituen. Produktu berriei marka jarri zitzaien gainerakoetatik bereizteko, eta objektu berriak pixkanaka sartu ziren etxeetan: garbigailua, hozkailua, telebista, telefono finkoa eta abar. ezinbestekoak bihurtu ziren.

60ko hamarkadan kontsumoa irauli zuen material berri bat agertu zen, plastikoa, edozertarako erabiltzen hasi zena, arropa bera ere plastikozkoa izaten hasi zen! Galtzerdiak naylonezkoak izaten ziren, kamisetak poliesterrezkoak eta prakak tergalezkoak. Altzariak formikakoak egiten hasi ziren, 60ko hamarkadako sukalde guztietan instalatu zen material garbi eta erresistentea. Plater hautsezinak ere sortu ziren, hala nola Duralex edo Arcopal, eta Tuperwareak izar bihurtu ziren.

LENBUR Fundazioaren ustez, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da edukiak antolatzeko eta sortzeko orduan, izan ere, museoak gizartera zabalik egon beharko lirateke, inklusiboak eta aktiboak bihurtuz. Erakusketa hau gauzatzeko hainbat gizarte-talderekin lankidetzan aritu gara; beraiek lagundu digute objektuak hautatzen eta horiei buruzko informazioa lortzen. Erakusketako materiala tailer bat egiteko erabili da: “Gogorapen tailerra: Konta iezadazu!”.

Fabrika

Data

Ira 19 2025

This widget is displayed if cost is set. In order for the widget in this page to be displayed correctly, please set cost for your last event.How to set cost