Ferrería de Mirandaola - Legazpia

Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edota 943730428)
Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.

Igaralde baserria edo Ogiaren Txokoa Legazpiko Brinkola auzo zoragarrian dago kokatuta. Tibur Agirre da Igaralde Goikoa baserriko jabea, eta bera izango da gure gidaria ogiaren elaborazio tradizionalaren prozesuan. Hazia ereitetik hasita, uztaroa, erabilitako tresnak, irina nola ateratzen den, orea nola egiten den eta labean nola egosten den erakutsiko digu.

Aldi berean, euskal baserritarren bizimodua ezagutuko dugu, eta XVI. mendeko errota bat bisitatuko dugu. Tiburrek martxan jarriko ditu errota eta egurrezko labea.

Oso bisita egokia da, familian egun ahaztezina igarotzeko.

Igaralde baserria eta errota, ogiaren museoa

Data

Mai 04 2024