Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)
Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.

FAMILIA PLAN BIKAINA!!!!

1950eko hamarkadan, Euskal Herriaren errealitatea nolakoa zen ezagutu nahi baduzue, etorri gure AITON-AMONEN GARAIKO ESKOLA eta LANGILEEN ETXEBIZITZA ezagutzera! Denboran zehar bidaia bat egingo duzue eta garai hartako bizimodua nolakoa zen ikusteko aukera izango duzue!

Gure aiton-amonek eskolan jasaten zituzten zigorrak, zorroztasuna eta disziplina bizitzeko aukera izango duzue. Ez hori bakarrik, neska eta mutilen artean zeuden ezberdintasunak ere ezagutuko dituzue. Baina lasai, urte haietan  jolas oso dibertigarriak ere bazeuden. Garai hartako protagonista izan zaitezke, eskolako ikasmahaien tapak altxatuz eta beraien jolas tradizionaletara jolastuz.

Hori gutxi balitz, garai hartako familien etxe-bizitza ezagutzeko aukera izango duzue ere. Euskal Herrian lantegi berriak sortzen hasi ziren eta horrekin batera, Euskal Herria ere hazten hasi zen. Beste probintzi batzuetatik familia ugari etorri ziren lanera gure herrira. Garai hartako langile baten etxean sartzeko aukera izango duzue, beraien egunerokotasuneko bizitzaren protagonistak izateko aukerarekin. Gure gaur egungo etxe-bizitzekin alderatzeko aukera izango dugu. Urte haietan telebista gabe, hozkailurik gabe, berogailurik gabe… bizi ziren. Gainera, etxe bakar batean ez zen familia bakar bat bizi, agian bi familia bizi ziren bertan.

Zatoz gure aiton-amonen bizitza nolakoa zen ezagutzera!

Data

Mar 17 2024
Expired!